Dagoeneko 14 egun igaro dira Euskarabentura hasi zenetik, eta gaur Gasteizetik Landarako bidean murgildu dira 125 gazte eta begiraleak. Egun eguzkitsu hau aprobetxatzeko, Landako lakuan bainutxo bat hartu eta Araiara joango dira autobusez gaua bertan pasatzeko. Nekea sumatzen hasi diren arren, gogotsu eta gehiagorako indarrarekin jarraitzen dutela kontatu digute. Gurekin […]
Urtea: 2023
Zuek badakizue egunero hitz magikoak erabiltzen dituzuela? Ilargi eta Lur gaur urduri etorri dira irratira eta hitz magikoak ahaztu zaizkie, baina amamak berehala gogoratu dizkie. Ezetz ASMATU zeintzuk diren hitz horiek?? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230710_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Uda ere bada sasoi aproposa euskara ikasteko, Gabriel Aresti euskaltegian hainbat lagun daude uztailean, batzuk lehen kontaktua izaten hari dira gure hizkuntzarekin eta horiek gonbidatu ditugu gurera. Lehen urratseko ikasleak izan ditugu gurekin Andoni irakaslearekin batera . Korean, Estatu Batuak, Peru eta Euskal Herriko ikasleak dira. Hemen entzungai zergatik hari […]
Argia astekariaren errepasoa azaletik abiatu dugu Gorka Peñagarikanorekin. Senegaleko egoera ekarri dute azalera. Ustelkeria, kolonialismoa… Agintean dagoenak ez du uzten aulkia, eta oposizioko hautagaia etxean atxiloturik dago. Kalean, protestak: zazpiehun atxilotu inguru eta gutxienez hogei hildako. Net Hurbil atalean amiantoaren auziaz jardun dute eta kultur kronikan : Anjel Lertxundiren obra […]
Euskalgintzako eragileek eta udal ordezkariek bat egin dute Kontseiluak deitutako agerraldian, Espainiako Auzitegiak Udal Legearen aurka ateratako epaia salatzeko. Kontseiluak salatu du sententzia kezkagarria eta larria dela, izan ere, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoa jartzen dio eta udalen hizkuntza-poltikak guztiz mugatzen ditu. Gaineratu dute euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen […]
Denboraldiko azken saioan turismoaren eragina izan dugu aztergai; izan ere, udarekin batera musika jaialdi erraldoien sasoia irekitzen da. Ekimen desberdinek eragin zuzena daukate fenomeno horretan, eta hau sakontzea izan dugu xede gaurkoan. Sindikal agendarekin abiatu dugu saioa Ines Agirreazkuenagaren eskutik. Ondoren, Guggenheim Urdaibai Stop plataformako Eider Gotxi izan da gurean, […]
Abuztuaren 20tik, igandetik, 27ra, hurrengo igandera, 0 eta 12 urte bitarteko adingabeak GJHetan eta balioetan trebatuko dira, modu ludiko, dinamiko eta parte-hartzailean. Aste Nagusiko haur-parke honek “Bilbo, zentzumen guztien hiria” esperientzia sentsorial berria eskainiko du, GJHen identifikazioa lantzeko. Berriro jarriko da martxan Ernesto Erkoreka plazan hasi eta Euskadi plazan amaituko […]
1983ko abuztuaren 26an urak gainezka egin zuen Bilbon, Aste Nagusi bete-betean zegoela. 500 litro jaso ziren metro koadroko. Bilbo Aste Nagusiko festa-giroan murgilduta zegoen, nahiz eta euriak ez zuen etenik izan aste osoan. Hala, bertan parrandan zeudenek bertatik bertara ikusi zuten ura Zazpikaleetako lehenengo pisuetara ailegatzen, eta aurrean topatzen zuen […]
Lau bat urte dira atal honetan kolaboratzen duela gaiak ez errepikatzearren, fisioterapiaren alde ezezagun askori buruz berba egin dugu: kardiologia, pediatria, digestioa, immunitate sistema… Hala ere, entzuleren baten iruzkin bat jasotzean («ia berba egiten dozun lepoko kontrakturen inguruan: estresa, konturatu gara oinarri-oinarrizko gai batzuk oraindik ukitu ere ez ditudala egin. […]
Juan Calvo Ertzaintzaren komisarian hil zutela 30 urte bete direnean Argia Astekarian gertatukoa ikertu eta errepasoa egin dute. 1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo Azabal hil zuten Arkauteko komisarian, Gasteizen. Gorpuak biolentzia arrastoak zituen, eta gasa zerion ahotik. 1995ean zortzi ertzain zigortu zituzten zuhurtzia-gabekeria delituagatik, inork ez zuen lanpostua galdu ez […]
