Denboraldiko akabuko KIROL ESKIROL egin dugu, eta hamaika kirol aztertu eta gero, LESIOAK ditugu zain, kirol-aje ozpina. Oier Gorosabel fisioterapeuta bisitatu dugu eta Ibai Zabala pilotari ohiak gorputzaren des-orekak aztertu ditu. Aerobik irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, Euskal Herria Kirola elkartearen eskutik Markel Fernandez atletaren 400 metroko proban lortutako errekorra eta, […]
Urtea: 2023
Denboraldiko azken-aurreko POTTOn sariketa eta puntuazioez aparte aritu gara eta bertso-otorduak ekarri. Andraka eta Dima. Ekainaren 2an eta 3an, afari eta bazkari hurrenez hurren. Diman, Ibon Iza izan genuen aurkezle-lanetan eta Hide Dohino gai-jartzaile; bapo bazkaldu eta gero kantuan izan ziren Jon Maia eta Aitor Sarriegi, Hide Dohino Yokohamako lagunaren […]
Medikuntzak aurrerapauso ikaragarriak eman ditu azken hamarkadetan lehen guztiz hilkorrak ziren gaixotasunak gainditzen laguntzeko. Horra hor, diogunaren berme, minbizietan edo hiesan lortzen ari diren emaitza onak. Alabaina, gure gorputzaren immunitate sistema nahiko ahulduta gelditu ohi da horrelako tratamendu bortitzen ostean, eta ahulezia horrek bide eman diezaioke gure baitan infekzio aski […]
KALEALDIA jaialdiak kaleko antzerkiz eta artez beteko du hiria ekainaren 19tik 24ra. Aurtengoa 24. edizioa izango da eta jaialdiak guztira 69 emanaldi eskainiko ditu eta denera 34 konpainiek hartuko dute parte. Nazioarteko konpainiak egoteaz gain, 10 konpainia bilbotarrek hartuko dute parte. Jaialdia hamaika espaziotan gozatzeko aukera izango da, baina gune […]
Ekainaren 17an, larunbatean, arratsaldeko 17:30etan manifestazioa deitu Animalistak kolektiboak Bilbon, zezenketak behin betiko amaitu daitezela eskatzeko eta animalien sufrimendurik ez duten jaiak posible eta beharrezkoak direla aldarrikatzeko. Manifestazioa Eliptika plazan hasi eta Arriagan amaituko dute; hala ere, ibilbidean zehar udaletxean ere egingo dute geldialdi bat. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230615_nerea_de_las_eras_animalistak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Iñakik liburua ekarri du, Modo de vida imperial. Vida cotidiana y crisis ecológica del capitalismo” izenburukoa. Liburua alemaniako bi irakaslek egina da eta gaztelaniaz argitaratu da. Bertan azaltzen da nola gizarteak bultzatzen gaituen bizimodu inperiala eduki dezagun, baliabide asko kontsumitu eta asko kutsatzen duen bizimodua edukitzeko aspirazioa bultzatzen du […]
Larunbatean ospatuko dute Bilbon Euskal Herria Kantuz eguna ekimena. Bilboko Kantuzale ekartea, Euskal Herria Kantuz eta Bilboko Konpartsak dira ekimen horren antolatzaileak, nahiz eta babesle ugari ere izan dituen. Larunbatean Ertzilla plazatik abiatuko dira goizeko 11:00etan eta goizeko txandan hiru gune nagusitan egingo dute geldialdia; arratsaldean berriz, bazkal ostean hasiko […]
Bizi poza jaia Ekainaren 18an Villabonan izango da festa nagusia, eta bezperan, Oinkari dantza taldeak bi emanaldi berezi egingo ditu.Euskal Herriko 36 elkartek osatutako sarea da Bizipoza elkartea. Elkarte horiek haur eta familiek osatutakoak dira, eta eskubide desberdinen aldeko borrokan dihardutela. Oinarrian, elkartasuna, bizipoza, euskara, kultura, hezkuntza, alaitasuna, auzolana eta […]
Ekaineko zenbakiaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxalenarekin batera. Aizu AEKren aldizkaria dugu hilabetekaria eta beti ere elkarrizketa nagusiko protagonista azalera eramaten dute. Ekainean Mikel Ayllon idazle eta sortzailea izan da protagonista. Hortaz gain musika kontsumitzeko moduz jardun dutea eta asfalto Arabako mehategiaz jardun dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230611_aizu_enaut.mp3 Deskargatu hemen.
Feline taldea euren Jan Zu disko berriarekin datoz. 80ko soinuen ukitu nabarmena duten teklatuak eta rock garbi eta freskoa dira euren aurkezpen txartela. Gernika ingurutik datorren talde honen diskoa di-da batean entzuten da, gehiago-nahi aurpegiarekin geratuko zara. Jessie Ware musikagile britaniarrari irekiko dizkiogu ateak bere That! Feels Good! disko bikaina […]
