Frankismoko bunkerrak aztertu dituzte erreportajean. Pirinioetan dagoen bunkerren lerroa. Mendian ikustera ohituta gauden arren, ez da inoiz askorik jakin horien  inguruan, zertarako eraiki ziren, non dauden eta abar.  Eva Garcia elkarrizketatu du Miel Anjel Elustondok. Zizurkilgo Fraisoro etxea zer izan zen kontatu du liburu batean: ume abandonatuak nola hartzen zituzten. […]

Bilbobuseko enpresa-batzordeak maiatzera arte aurreikusitako lanuzteak “areagotzea” erabaki du, 24 orduko bederatzi greba-egun deitu baitituzte.Lanuzteen igoera “enpresak eta Udalak, beren eginkizunak sistematikoki utzita, hitzarmena berritzeko duten borondate ezaren ondorio da”. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240118_bilbobus.mp3 Deskargatu hemen.    

Joan zaigu urteko aurrenekoa, 2024ko lehenengo bertso-oturuntza. Delorean auto partikularrean bidaia txikia egin dugu eta Arrigorriaga-Lezama herriak elkartu. 2023ko uztailaren 9 eta 24 egunetako saioak fusilatu ditugu gaurko POTTOn. Bertso-bazkaria eta txakolinaren dastaketa; gai-jartzailearen diktadura goxoan egindako saioa eta librean kantatutakoa. Nerea Ibartzabal, Iker Garitagoitia eta Sustrai Colina izan ziren […]