Jose Mari Esparza ekarri du Argia astekariak azalera. Editore, idazle eta ekintzaile gorri eta independentista tafallarra. Osasunez oso pattal dago eta Reyes Llintxetak elkarrizketa egin dio. Kulturan, Ander Sagardoy elkarrizketatu dute. Zine ekoizlea da, baina zer da zine ekoizlea? Luze eta zabal hitz egin dute berarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240111_argia_gorka.mp3 Deskargatu hemen.  

“Kontukantari” 2014an sortu zen, Txotxongiloen laguntzaz, proposamen musikal honek abeste herrikoi eta ezagunak  hartzen ditu berriz, reggae, rap, blues eta beste erritmo batzuetara eramanez.“Kontukantari” (2014) eta “Kontukantari Bi, mendian ibiltari” (2017) lanen ondoren, euskal txotxongilolarien konpainiak “Kontukantari 3 Zimurren artean kontukari” estreinatuko du. Jon Koldo Vazquez izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240112_jonkoldo_vazquez_kontutantari.mp3 […]

Amazoneko langileen borroka eta “Rider Direktiba”-ren inguruko berrien ondorioz, banatzaileen azken aldiko egoera aztertu dugu . Hots, aste honetako agenda sindikalea ezagutu eta gero, Eki Etxebarriak Amazonen biltegietan ematen ari den grebaren nondik norakoak izan du aztergai, Janire Ornes ELAko ordezkariarekin. Jarraian, abenduan EBak adostutako “Rider Direktiba” edo Plataforma digitalen […]