Aurtengo Bilboko Aratusteak aurkeztu ditu gaur Bilboko Jai Batzorde Mistoak; eta aurtengo Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak ere aurkeztu ditu Itziar Urtasun jaietako zinegotziak. Lutxo Egia izango da Farolin eta Jasone Akizu Zaranbolas. Urtasunek egun bereziak eta alaiak izango direla aurreratu du. Lutxo Egia eta Josune Akizuk eskerrak eman dituzte eta […]

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Magia tailer batekin abiatu dute agendaren errepasoa, gaztetxoentzako eskainitakoa. Itsas museora bisita egiteko proposamena ekarri digute. Astebururako ibilbidea bat ekarri digute, Muskizen. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240126_ainhoan_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen.

Goi mailako kirola eta buruaren (DES)oreka; bikote santua. Orain arte ezkutuan zegoena airean ekarri dugu Subcampeon liburua aitzakiatzat hartuta. Zuhaitz Gurrutxaga eta Ander Izagirre izan ditugu zentralitate, Aerobik Irakaslea (singularrean), Kirol Markak, bertsoak, musika eta Piloten Jauna. Iker Gurrutxaga, Jone Zabaleta, Maite Sarasola, Peiremans (musika taldea) eta Bittor Beaskoetxea One […]

Gaurko saioan Mungia herria bisitatu dugu, eta urtarrilean den urteroko zita berezia ekarri. Mungiako San Antontxu jaietako bertso-saioa duzue entzungai, aukeraketa diktatorialean. Izaro Bilbao, Igor Elortza , Xabat Galletebeitia eta Ibai Amillategi izan ziren kantuan, Iñaki Beitia “Arbildu”ren aginduetara. “Bonus track” oparia ere zabaldu dugu: Xabier Silveira eta Iratxe Ibarra, […]