Zortzi plaza bakarrik ditu Euskal Herriak euskara hutsean direnak; kopuruz ez da asko, baina ekarpenez aberatsak dira. Zortzi horiek sortu dute Doinuele sarea eta atzo bertan egin zuten 2024eko azoken aurkezpena. Estitxu Eizagirre sareko antolatzailea da eta atzo Zebrabidean saioan esandakoak bildu ditugu gurean.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240111_doinuele.mp3 Deskargatu hemen.

Itsasora joko dugu gaurkoan ere, itsas azpira, zehazkiago esatearren. Makroalgez jardungo dugu saio honetan, eta termino berriak ikasiko ditugu: makrofitoak, errezelak, eta abar. Komunitate konplexuak osatzen dituzte makroalgek, eta ezinbestekoak dira, itsas azpiko izaki bizidun askok bizirik iraun dezaten. Zorigaitzez, azken aspaldion klima aldaketak bortizki eraso egin die horrelako ekosistemei. […]

Asteburu honetan La fundición aretoa Natxo Montero dantzariak Laia Cabrerarekin batera Barbecho ikuskizuna eskainiko dute. 10 urte dira sortu zutela , estreinaldia izan zen leku berean eskainiko dute Deustun kokatuta dagoen La Fundicion aretoan. Natxorekin luze hitz egiteko aukera izan dugu, izan ere pieza sorkuntza prozesuen inguruan dihardu, sortzaileak hartu […]