Euskal kultura eta bere kanonak berrikusteko asmoz egindako opera garaikidea da Badon. Bost koadrotan banatu dute obra eta bakoitzak mundu bat irudikatzen du. Askotariko diziplinak nahastu dituzte mundu horiek eraikitzeko: zuzeneko musika, dantza edota proiekzioak, besteak beste.Korrika kulturaleko beka jaso Martxo bitarte Euskal Herriko hainbat lekutan eskainiko dute. Ostiralean Bilboko […]

Bizkarsoro filmea asteburu honetan ikusi ahalko da Euskal herriko Herri batzuetan, Bizkaian Durangon izango dugu aukera Zugaza zineman. Bizkarsoro Josu Martinezen  lehen film luzea da, bertako herritarren parte hartzearekin batera, eta 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute. Euskal Herriko herri txikietako herritarren lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako […]

Urtarrilaren 13an Bilbon “konponbiderako, etxerako eta elkarbizitzarako giltza” betetzera deitu dute.Sare Herritarrak manifestaziora deitu du urtarrilaren 13rako, «konponbideari ateak irekitzeko; preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko; eta salbuespen neurriak indargabetzeko. Mobilizazioa arratsaldeko 16:00etan abiatuko da. Bego Atxa dugu gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240109_bego_atxa_sare.mp3 Deskargatu hemen.

Urte berria hasi dugu eta une egokia izaten da gure egunerokotasunean ohitura berriak txertatu eta zaharrak berritzeko; oso ohikoak izaten dira urte berriko asmoak. Euskadiko Kontsumitzaile elkarteak kontsumo-ohiturak aldatzeko hainbat gomendio eman ditu. Markel Etxebarria, komunikazio arduraduna, izan dugu gurean eta berak azaldu dizkigu gomendio guztiak. Gainera, merkealdia hasi direla […]

Gaurko saioa ABAUNZ proiektuarekin hasiko dugu, Xabier Bastidaren ibilbidea ezagutzeko parada ezin hobea izango dugu, Xabierrek berak aurkeztuta. Beire disko txundigarriaren nondik norakoak kontatuko dizkigu, besteak beste. Segidan Katie Von Schleicher -en musika etereoa entzuteko aukera izango dugu. Bere A Little Touch of Schleicher in the Night grabazioa zazpigarrena egiten […]