Bilbok dena prest du bere mozorro onenekin janzteko eta bost egunetan -otsailaren 8tik 13ra- urteko festa ausart eta dibertigarrienarekin gozatzeko. Horretarako, programa bete-betea aurkeztu du Udalak, guztientzako moduko jarduerekin eta dibertsioa nagusi dela. Udalak herritarrak –adina zein dela ere- jai-egun horietan parte hartzera gonbidatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240205_inauteriak.mp3 Deskargatu hemen.

2021eko urrian kaleratu zuen Hedoi Etxartek Sortaldekoak poesia liburua; asteazkenean, otsailaren 7an, Arriaga Antzokian eskainiko du ikuskizuna Broken Brothers Brass Band Xabier Erkiziarekin batera. Liburuak 64 poema ditu eta batzuk abesti bilakatu dituzte. Hedoi Etxarte izan dugu gurean, eta bere hitzetan orain arte izandakoari idatzi dio liburu honetan. Hainbat lagunekin […]