Argia astekariaren errepasoa azaletik abiatu dugu.  Azalera eraman dute Joseba Asironi eginiko elkarrizketa. Erika Gonzalez, Australian bizi den lazkaotarra da, itzulpengintzan eta interprete lanetan hango gobernuarentzat lanean. “Arrazakeriaz markatutako herrialdea da Australia, horiek eta beste kontatu ditu elkarrizketan. Felix Rüdiger Buff, Willis Drummond-eko bateria joleari eginiko elkarrizketa irakur daiteke kultur […]

Rakel Andrés Hordagoko kazetaria ingurumenaren, landa-munduaren, ekologismoaren eta klima-aldaketaren inguruko gaiak jorratzen ditu bereziki. Joan den asteburuan Otro enero muy cálido’: ¿hacia una” Euskadi Tropical erreportajea argitaratu zuen. Azken hilabeteetako tenperatura altuak joera batetik datoz, ohi baino tenperatura altuagoak dituzten egun eta astak bizitzen ari gara. Klima aldaketaren gaiarekin jarraituz, […]

Uxarte sagardotegia bisitatu dugu bertsoen aitzakia betean. Zornotzan, sagardo artean izan dira kantuan Eneko Abasolo “Abarkas” eta Iratxe Ibarra. Era berean, gordetakoen tiraderatik 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia bisitatu dugu eta Amurrioko saiotik USAINAri kantatutako bi ariketa ekarri: Sustrai eta Beñat; Colina eta Gaztelumendi. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/240206_potto.mp3 Deskargatu hemen.