Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Inauterien errepasoa egin digute izan ere  Bilboko aratusteak bukatu badira ere Algortan asteburu honetan ospatuko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240216_agenda_evaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Zientzia eta kirola bikoa uztartu dugu laborategiko jardunean; Ana Galarraga izan dugu bidaialagun mielina, energia-gordailu eta kimikaren magia artean. Era berean, kolaboratzaile sarea astindu eta Jon Iriondok NFL final handia ekarri digu, SuperBall ospetsuaren kronika bixia; aerobik irakasleak Parisetik heldu berritan paper ederrean bildutako oparia ekarri; Bittor Beaskoetxearen pilota-analisia (furgol+frontoi) […]

Marte Lasarte proiektu berria abiatu dute Pello Armendariz eta Borja Antón Skakeitan taldeko abeslari eta gitarjole izandakoek; eta atzo kaleratu zuten Basamortua lehen aurrerapen diskoa. Pello Armendariz izan dugu gurean, eta bere hitzetan, musika eklektikoa egiten dute. Gaineratu du, proiektuak duela astebete argia ikusi duen arren, urtebete inguru daramatela lanean. […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Ohiko den legez azaletik abitu dugu errepasoa eta oraingoan azken asteetan Europa osoan ematen ari diren laborarien protesten inguruan eginiko erreportajea azpimarratu dugu, izan ere Euskal Herrira ere iritsi dira nekazarien protestak eta horiek aztertu dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240215_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.