Aizu aldizkariaren otsaileko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Juan Luis Zabala idazle, kazetari eta itzultzailearekin berba egin dute, azken ipuin liburuaz gain, hizkuntza eta kultura ere izan dute hizpide. Gainera Azterketak euskaraz ekimenaren inguruko erreportajea ekarri dute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240215_enaut_mitxelena.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko POTTO irratsaioan Bilbo izan dugu ardatz. Zazpi kaleetako gaztetxea hartu dugu erdigune eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren 2014ko finaleko buruz buruko ale bi opari: Fredi eta Arkaitz, kartzelan. Bilboko 7katu gaztetxearen 17. urteurreneko bertso-jaialdia astindu dugu, aukeraketa diktatorialean. Haizea Telleria gai-jartzailearen aginduetan izan ziren kantuan Miren Amuriza, Oihana Batera, Enare […]

Otsailaren 23an Algortako Aizebarri  kultur txokoan Abra saria ospatuko da. Urtero legez Algortako bertso eskolak antolatutako gazteentzako plaza izan nahi du. Honako bertsolariak arituko dira kantuan Haizea Telleria, Irantzu Idoate, June Diaz, Eli Zaldua, Idoia Granizo eta Danel Etxeberria- Xehetasun guztiak ezagutu ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240214_paule_ixar.mp3 Deskargatu hemen.