Hartu arnasa, sakon; puztu birikak, arnasaldiari eutsi… Zelan? Apnea gehiago nahi? Bilbo Hiria irratiaren Kirol Eskirol saioan duzu botika: Eider Gutierrez apnealari Arrasatearra izango da GURE programaren erdigune. Xorroxin Irratiaren txoriaren kantua ere ekarriko dugu: Julen Zelaieta; Ane Zabalak Eskiroltasuna izango du jomuga KatareKid pelikularen bidez; Maite Sarasolaren bertsoak hasi-buka […]
Eguna: 2024-12-05
Aurten ere TZ Testu Zaharrak Durangoko Azokan egon da. Bost lan argitaratu ditzute. Gurekin izan da Xabier Monasterio editorea. Horietako batzuk komentatu ditugu erarekin batera. Zuzi iraxegia (Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa)” (Amaia Alvarez Uria). Partaideak: Idazlea bera, Iratxe Retolaza eta Andrea Bella. Neronek tirako nizkin” (Sebastian Salaberria) eta […]
Berrogei urte bete ziren iaz Roberto Etxebarria trikitia jotzen hasi zenetik , bidean 4 belaunaldirekin topo eginik. Aurten Berrogei zero lau lana aurkeztu du azokan. Ibilbide luzea da zurea, Rufino Arrola maisu izandakotik hasi, Kepa Arrizabalaga panderojole eta bidelagunarekin 20 urtetako ibilbide oparoa egin da. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241205_roberto.mp3 Deskargatu hemen.
Literatura izango dugu hizpide jarraian dagoneko Yolanda Arrieta idazlearekin. Urteak daramatza literaturan, hamaika lan argitaratu ditu dagoeneko. Durangoko azokaren inguruan berba egiteaz gain, 59.garren edizio honetan aurkeztutako “Etxe bat, Norberarena” izan dugu hizpide. Alberdania argitaletxearen eskutik iritsi zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241205_yolanda_arrieta.mp3 Deskargatu hemen.
Sei urteren ondoren bueltan da Izaki Gardenak (Jon Basaguren) taldea, disko berria besapean iritzi dira azokara, eta gu jakin-minez, gonbidatu dugu gurera. 2018an Dena oskol izan zen Izaki gardenak utzi zigun disko ederra. Ondoren Beste proiektu batzuetan ibili dira murgilduta. Orube du azken lanak izena. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241205_izaki_gardenak.mp3 Deskargatu hemen.