Parkour berbaren atzean dagoen mundua aurkeztu digu Amets Gilek; leku batetik beste leku batera mugitzeko alternatiba. Hiri arkitekturaren erabilera, mugimendu eta teknika…. Parkour, mundua ulertzeko modu propioa! Iker Gurrutxaga eta Jon Garate Aerobik irakasleak ere izan ditugu, kontu kantari; Ane Zabala etorri zaigu Eskirol mozorroa jantzita, “Yamakasi” pelikula ahotan eta… […]

Gaur Izaki Gardenak taldearen disko berriarekin abiatuko dugu saioa. Diskoak Orube izena du eta rock tentsio neurtua eskaintzen dute eta aspaldiko partez hain berezko dituzten amerikana soinuok biltzen gaituzte diskoa entzutean. Formazioaren etapa berri bat irekitzen dute disko honekin. Kim Deal musikariaren azken diskoa dator hurrengoa. Pixies taldeko kideak, proiektu […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia; Getarian dago eta hegalaburra, atun gorria, gizentzeko bi kaiola handi dira. Ez dago informazioa askorik eta dagoen apurra bildu dute erreportajean. Bestalde, Milvian Aspuac izeneko emakumea elkarrizketatu dute: maia herri indigenakoa da eta maia herriaz […]

Beste behin, lehertu da Durangoko Azoka! Nobedade literario eta musikalen artean, betiko izen gogoangarriak: Artze, Benito Lertxundi, Zumeta… Gainera, emakumeak baztertzen ez dituzten antologia literarioak eta hamaika iradokizun. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/241210_liburuen_errepublika_txikia_20.mp3 Deskargatu hemen.  

Señorak protagonista beteak Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan BIRA Kulturgunean azaroaren 27an izan zen bertso-saioa zabaldu dugu, aukeraketa diktatorialean Kantuan: Haira Aizpurua Eli Pagola Jone Uria Iruri Altzerreka Gai-jartzaile lanetan, Señora bertso-eskolako kideak: Irune Rekero Maite Juaristi Lorea Gorostiaga Lara de la Verde Haizea Larosa Amaia Zeberio Leticia Garcia Pilar […]

Solasaldi musikatua dugu Gabriel Aresti euskaltegian. Amets Arangurenekin elkarrizketa musikatua izan da. Amets Aranguren musikaria da, nafarra da. Ibil bedi taldeko kidea, bertan saxofoia, pianoa eta gitarra jotzen ditu, eta abestu egiten du. Horrez gain, hainbat euskal hedabidetan eta euskalgintzan ere ari da kolaborazioak egiten. Nafarroako Kontserbatorioan ikasketak egin zituen […]