Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Gabonen atarian Bilbo aldean hamaika proposamen ekarri dizk¡gute, lehenengo eguraldiaren iragarpena eman digute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241220_agenda_erlantzen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2024-12-20
Urteko ARGIA astekariaren azken errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Twitterren egon den exodoa. Gaia sakonki landu dute eta ondorio heldu batera iritsi dira: sare sozialetako praktikak aldatzeko garaia da. Bestalde, Izar Mendiguren elkarrizketatu dute. Aiaraldea komunikabidea sortu zuten lehenik, orain Ekintzen Faktoria: egoitza zabala, espazio ederra. Bukatzeko, Durangoko Azokaren […]
Esperimentuak gustuko eta Frankenstein munduan murgildu gara urteko azken programan. 2024 urtean zabaldutako biografiak berrirakurri ditugu; Delorean autoan montatu eta memoriaren arkeologia egin dugu Ibone Belaustegigoitia Remigia Etxarren Antsonekoa Bixente Blanco Eta kolaboratzaileei akabuko estua egin: Ane Zabala Eskirola, Ane Urkiri kazetari naiztarra, Xorroxin irratiko Julen Zelaieta Xoria + Maite […]
