“Pizpirri. Pozgarri eta pizgarri’ hamar kantez osatutako cd bat da, bitxia oso. Atzean, sentipen asko dago. Amaiur Iragik ondu du lana, aita kartzelan zenean sortutako kantuak dira, ondoren hainbat talderekin kantuak osatu eta orain disko batean bidlu ditu. Amaiurrek 7 urte inguru zituenean hasi ziren kantu hauek sortzen: berak sortzen […]
Eguna: 2024-12-07
Abenduaren 9tik aurrera, Durangoko azoka Euskal Herri osoko liburu dendetara zabalduko da ‘Zu non han DA!’ ekimenaren bidez. Izan ere, 2024an aurkeztutako nobedadeak eskuratzeko aukera ematen die Azokak lurraldeko denda guzti-guztiei. Gotzon Barandiaran Ahotseneako literatura arloko antolatzaileak ekarri dizkigu xehetasunak. Datorren astean Bilbon esaterako bi aurkezpen izango dira. http://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241206_gotzon_barandiaran.mp3 Deskargatu […]
Birkiten lau abestiko EPa lan kontzeptuala da Erosen Heriotzak. Maitasun erreala eta idealizatuaren arteko odisea bat sortu du egileak, aitaren heriotzatik eta minbiziaren aurrean bizitako bere esperientziatik abiatuz. “Erosen Heriotzak” Ander Barriusok aurtengo irailean grabatu du Zarautzko Noise Estudioan, atmosfera pertsonal ezberdinek osatutako rock iluna eta tinkoa proposatzen duelarik. http://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241206_birkit.mp3 […]
Euskarazko kulturgintzaren hedabideetako presentzia nolakoa den ezagutzeko hedabide digitalak aztertu dira. Euskal Herriko 11 komunikabide aztertu dituzte Hedabide horien webguneetako “kultura” kategorian 2023an argitaratutako eduki guztiak bildu dira eta corpus aztertu da. Azterkata horien ondorioak ekarri dituzte Libe Mimenzak eta Amagoia Gurrutxagak. Euskarazko kulturgintzaren transmisioa ataka larrian dagoela adierazi dute, […]
‘Lore‘ diskoa besapean hartuta etorri da Janus Lester taldea Durangoko Azokara. Jokin Pinatxo gerturatu da gurera eta bigarren lan honen xehetasunak ekarri dizkigu. Urtarrilean Bilboko Kafe Antzrekinokian aurkeztuko ditu kantuak zuzenan. Pozik agertu da egindako ibilbidearekin eta disko berriarekin. http://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241206_janus_lester.mp3 Deskargatu hemen.