Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Asteburuko eguraldiaren berri eman digute. Bilbon izango ditugu kontzertuen errepasoa egin digute, esaterako, Gatiburen zuzenekoa. Antzerki ere izan dute hizpide, Erli pailazoa elkarrizketatu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240119_agenda_anaidan_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Frankismoko bunkerrak aztertu dituzte erreportajean. Pirinioetan dagoen bunkerren lerroa. Mendian ikustera ohituta gauden arren, ez da inoiz askorik jakin horien  inguruan, zertarako eraiki ziren, non dauden eta abar.  Eva Garcia elkarrizketatu du Miel Anjel Elustondok. Zizurkilgo Fraisoro etxea zer izan zen kontatu du liburu batean: ume abandonatuak nola hartzen zituzten. […]

Bilbobuseko enpresa-batzordeak maiatzera arte aurreikusitako lanuzteak “areagotzea” erabaki du, 24 orduko bederatzi greba-egun deitu baitituzte.Lanuzteen igoera “enpresak eta Udalak, beren eginkizunak sistematikoki utzita, hitzarmena berritzeko duten borondate ezaren ondorio da”. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240118_bilbobus.mp3 Deskargatu hemen.    

Joan zaigu urteko aurrenekoa, 2024ko lehenengo bertso-oturuntza. Delorean auto partikularrean bidaia txikia egin dugu eta Arrigorriaga-Lezama herriak elkartu. 2023ko uztailaren 9 eta 24 egunetako saioak fusilatu ditugu gaurko POTTOn. Bertso-bazkaria eta txakolinaren dastaketa; gai-jartzailearen diktadura goxoan egindako saioa eta librean kantatutakoa. Nerea Ibartzabal, Iker Garitagoitia eta Sustrai Colina izan ziren […]

Gaurko saioan Pablo Zurutuza gitarrista eta abeslari donostiarraren proiektua izango dugu protagonista. MUGAN izena hartu du egitasmo honek behin bidaide egokiak topatuta banda sortu ondoren. 2022koa da euren lehenengo diskoa Bizirik ez bagaude izenekoa, eta bertan soinu bereziaz ondutako pieza biribilak bildu zituzten. Jarraitzeko, frekuentzia berean mugitzen den talde nafar […]

Obra Alfredo Sanzol testuaren egokitzapena da eta istorio txikietan oinarrituta dago. Udaren nostalgia eta haurtzaroaren askatasun galdua ekartzen ditu gogora. Patxo telleriak ekarri du euskara. Gurekin ditugu Omar Somai eta Gorka luna.  Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 2015ean sortu zen, talde gazteen profesionalizazioaren alde lan egiteko helburuarekin. Oraingoan bederatzigarren […]

Urteko lehen programan, 2024an LTDan izango diren aldaketei buruz hitz egiten hasiko gara, eta telebista linealaren egoeraz ere hitz egingo dugu. Ondoren, CESen alderdi nabarmenenak errepasatuko ditugu, batez ere aparatu eta osagarri bitxiak. Amaitzeko, Gaming Roomeko Gaizkak Nvidiak txartel grafikoetan dituen nobedadeen laburpena egingo digu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta […]

Oraina kontakizun jardunaldien edizio berria izan dugu hizpide Lutxo Egia eta Marta Zumetarekin. “Erresistentzia” kontzeptuari erreparatuko diote solasaldiek ea, iazkoek errelatua aztertu zuten moduan, euskal sortzaileak binaka gonbidatuta, aurten berriro bakoitzak bere ikuspuntutik garatuko du gaia. Lehen edizioan bezala, lau saio izango dira, urtarrilaren 23a eta martxoaren 5a bitartean, bi […]

Amazigh urte berria ospatu zuten larunbatean Bilbon, 2974ari ongietorria emateko. Casilla kiroldegian festa antolatu zuen Agharas elkarteak, eta Bilbo Hiria irratiak bertatik egin zuen zuzeneko saioa, ordubetez. Bizkaian, 2016ko ikerketa baten arabera, 5.000 amazigh baino gehiago bizi da, eta bederatzigarren aldia da Agharasek urteberri festa antolatzen duela, baina, urtetik urtera […]