Zelako planak egiten dituzue zuek kalean hotz denean? Etxean bero bero gelditu eskulanak eta errezetak egiten, edo berokia jantzi eta elur bolak elkarri botatzera joan? Ilargi eta amama horretaz aritu dira gaur solasean, zer egingo ote dute azkenean? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240113_gaurezdagoeskolarik_kalean_hotz_denean.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea: 2024
1993. urtean sortu zuten Betagarri taldea, ska-rocka izan zuten ardatz, guztira bere ibilbidean hamabi disko argitaratu zituen taldeak eta 2023an hogeita hamar urte bete ditu. Hori ospatzeko taldekideak bildu eta eszenatokira igo dira guztira 5 kontzertu egiteko: bi Gasteizeko Jimmy Jazzen, Iruñeko Totem aretoan beste bat eta Bilboko Kafe Antzokian […]
Jose Mari Esparza ekarri du Argia astekariak azalera. Editore, idazle eta ekintzaile gorri eta independentista tafallarra. Osasunez oso pattal dago eta Reyes Llintxetak elkarrizketa egin dio. Kulturan, Ander Sagardoy elkarrizketatu dute. Zine ekoizlea da, baina zer da zine ekoizlea? Luze eta zabal hitz egin dute berarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240111_argia_gorka.mp3 Deskargatu hemen.
“Kontukantari” 2014an sortu zen, Txotxongiloen laguntzaz, proposamen musikal honek abeste herrikoi eta ezagunak hartzen ditu berriz, reggae, rap, blues eta beste erritmo batzuetara eramanez.“Kontukantari” (2014) eta “Kontukantari Bi, mendian ibiltari” (2017) lanen ondoren, euskal txotxongilolarien konpainiak “Kontukantari 3 Zimurren artean kontukari” estreinatuko du. Jon Koldo Vazquez izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240112_jonkoldo_vazquez_kontutantari.mp3 […]
Amazoneko langileen borroka eta “Rider Direktiba”-ren inguruko berrien ondorioz, banatzaileen azken aldiko egoera aztertu dugu . Hots, aste honetako agenda sindikalea ezagutu eta gero, Eki Etxebarriak Amazonen biltegietan ematen ari den grebaren nondik norakoak izan du aztergai, Janire Ornes ELAko ordezkariarekin. Jarraian, abenduan EBak adostutako “Rider Direktiba” edo Plataforma digitalen […]
Zortzi plaza bakarrik ditu Euskal Herriak euskara hutsean direnak; kopuruz ez da asko, baina ekarpenez aberatsak dira. Zortzi horiek sortu dute Doinuele sarea eta atzo bertan egin zuten 2024eko azoken aurkezpena. Estitxu Eizagirre sareko antolatzailea da eta atzo Zebrabidean saioan esandakoak bildu ditugu gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240111_doinuele.mp3 Deskargatu hemen.
Itsasora joko dugu gaurkoan ere, itsas azpira, zehazkiago esatearren. Makroalgez jardungo dugu saio honetan, eta termino berriak ikasiko ditugu: makrofitoak, errezelak, eta abar. Komunitate konplexuak osatzen dituzte makroalgek, eta ezinbestekoak dira, itsas azpiko izaki bizidun askok bizirik iraun dezaten. Zorigaitzez, azken aspaldion klima aldaketak bortizki eraso egin die horrelako ekosistemei. […]
Asteburu honetan La fundición aretoa Natxo Montero dantzariak Laia Cabrerarekin batera Barbecho ikuskizuna eskainiko dute. 10 urte dira sortu zutela , estreinaldia izan zen leku berean eskainiko dute Deustun kokatuta dagoen La Fundicion aretoan. Natxorekin luze hitz egiteko aukera izan dugu, izan ere pieza sorkuntza prozesuen inguruan dihardu, sortzaileak hartu […]
Marie de Jongh konpainiak, publiko guztientzako testurik gabeko antzerkian espezializatua “Mr Bo/Bo Jauna” estreinatu du. Jokin Oregik zuzenduta, pieza berri honek maskara eta clowna uztartzen ditu eta hitzik gabeko ikuskizuna da, aurrekoen ildo beretik “Amour” edo “Izar”. Jokin Oregirekin berba egin dugu, antzezlanean boterea eta menpekotasunaren inguruan jolasten dute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240109_MariTheJohn.mp3 […]
Janus Lester proiektuak 2022an ikusi zuen argia “Ez gaitzala loak harrapatu” diskoarekin eta abenduan, “Ate birakariak” EPa kaleratu zuten. Bihar, Kerobiarekin batera, Kafe Antzokian eskainiko dute kontzertua; 21:30etan Kerobia hasiko eta eta 23:00etan Janus Lester. Jokin Pinatxo, Janus Lesterreko abeslaria, izan dugu gurean kontzertuari eta taldeari buruz hitz egiteko. Sarrerak […]
