Sarean Zehar saioaren 390. atalean, DeepSeek adimen artifizialaren agerpena eta sektoreko lehiarako zer esan nahi duen aztertu dugu. Pebbleren ustekabeko itzuleraz ere ari gara, Googlek bere iturburu-kodea askatzeak bultzatuta. Erloju ikoniko hauen historia errepasatuko dugu eta denboraren poderioz gailu teknologikoen debaluazioari buruz hausnartuko dugu. Gainera, Sonyren Blu-Ray diskoen fabrikazioaren amaiera […]

Bilboko 7. Barrutian ekimen berri bat jaio da: Irudiak eta Letrak. Irala eta Errekalde auzoetako elkarteek bultzatuta otsailaren 4tik martxoaren 2ra dozena bat ekintza baino gehiago prestatu dituzte. Etorkizunean errepikatzeko asmoa dute, eta auzoko egileei, auzoaren garapenari eta borrokei ikusgarritasuna emateko jaio da. Martxoaren 2an emango diote amaiera eta horretarako […]

Eman diote hasiera Emakumeak Zientzian egitasmoaren 9. edizioari. Tailerrak, emanaldiak, jolasak eta hitzaldiak daude ekimenaren baitan. Adibidez, otsailaren 13an, Zabalguneko eraikinean “Emakume zientzialariak atzo eta gaur” hitzaldia egongo da. Lau zientzialari izango dira bertan: Maria Navarro Gastiasoro, Alejandra Ruiz, Estefania Abad eta Maibelin Rosales. Bakoitzak iraganeko zientzilari bat omenduko du. […]

Markos Goikoleak Destiny Driver antzezlanaren testuarekin irabazi du Cafe Bar Bilbaoren testu laburren sariketa. Lautan hiru jaialdian, ostegunean irakurketa dramatizatu eskainiko dute Leire Ormazabal eta Koldo Olabarri aktoreek. Destiny driver XXII. mendean kokatua da, eta bi pertsonaren arteko zita batetik abiatzen da istorioa. Destiny driver izeneko software baten laguntzaz, pertsonek […]