Aimarz musikaria gaur Kafe Antzokian izango da zuzenean Bengorekin batera. Aimar Zuriarrain, Zumarragako kantariak arrakasta lortu zuen Tik Token. Ordutik musikan buru belarri dabil. Entzun dezatela abestia birala bihurtu da TikTok bezalako plataformetan; izan ere, euskaraz hitz egiten ez duten erabiltzaileek bideoak igo dituzte hizkuntza ikasteko nahia adierazteko, musikaren inpaktu […]

“Ez da Kasualitatea” bertso-saio musikatua zabaldu dugu uhinetan. Deustuko udaltegian izan zen zita, 2024ko abenduaren 9an; Idoia Anzorandiaren agindutara izan ziren kantuan Miren Amuriza, Aissa Intxausti eta Maite Sarasola. Musikaren indarrean: Libe Goienaga eta Aner “Euzkitze” Opari txikia ere besapean: Maider Arregiren sorta musikatua eta, Tolosako Atariak antolatutako saioan, Amaia […]

Heitxi sortzailea izan dugu gurean, argitaratu berri duen diskoa aurkeztu digu, “Berreraikitze Aroa” deiturikoa. Nortasuna berreraikitzeko eta nork bere burua onartzeko beharretik sortutako proiektua da. Musikari dagokionez, euskal soinu tradizionalak, hala nola, trikia eta panderoa, elektronika garaikidearekin konbinatzen ditu. Martxoaren 7an Zornotza aretoan eskeiniko du lehen kontzertua. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250227_heitxi.mp3 Deskargatu hemen.

GUKA mugimenduak Bilbon martxan den “erdalduntze makina” aurkeztu du. Infografia baten bidez, GUKAk Bilbon euskaraz bizi nahi duenak helburu hori eragozteko topatzen dituen oztopoak eta erdararen aldeko eragileak irudikatu ditu, makinaria oso baten mekanismoak bailiran. Bilbon euskaraz bizitzeko asmoa zuen pertsona, hasieran “Euskaraz bizi nahi dut” asmoa zuena, azkenean, prozesu […]