Mungiatik datorren hirukote batekin abiatuko dugu gaurko saioa. Itzek taldeak EP oso interesgarria publikatu dute joan berri den urtean. Pop lakarra eta barnerakoia egiten dute, rock ukitu energikoekin. Euren grabazioak Bi Mile Hitz dauka izena. Alexander James O’Connor, Rex Orange County izen artistikoarekin ezagunagoa, ingeles abeslari, konpositore eta multiinstrumentista da. […]

LAB sindikatuak Izena duen oro bere izanaren jabe lana aurkeztu du. Bertan, sindikatuak 1996an Emakume Idazkaritza sortu zuenetik egindako ibilbide feminista jasotzen da bertan, genealogia, 28 termino eta mugarri nabarmentzen dituen glosario baten bidez. Sindikatuaren 50. urteurrenaren testuinguruan osatutako lana da eta ilustrazioz hornituta dago. Maddi Isasi LAB sindikatuko kidea […]

Irati Bilbao jazz abeslari durangarrak Bloom diskoa aurkeztu zuen urrian. Konposizio estandarrek eta berak sortutako abestiek osatzen dute lana, sentimenduz eta teknikaz erdibana hornitua, Otsailaren 15ean zuzenean izango da Bilboko BBK aretoan. Zortzi abestiz osatutako lana da. I Fall in Love Too Easily edo Devil May Care bezalako klasiko estandarren […]

Malakias etorri da gaurkoan, Durangotik autopistako atasko guztiak gaindituz. Biok amankomunean ditugun eremuak atera ditugu saio honetan. Punkaren eta elektronikaren doinuak nahastu ditugu hainbat artista partekatu ditugun bitartean. Ez dago gaixorik, bere ahots naturala da entzuten dena. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250206_NorbaitHildaHemen_11.mp3 Deskargatu hemen.