Aintziretan Miranderen Igela, Apaleta, Pasazaitekoen altxorrak, biboteen ilunpeetan, Flanneryren sator begien txinpart itsuak, Melvlle Harrigarriaren eskifaian, ezusteko gonbidatuak, Guillaumen Xomorroen ustekabeko edertasuna, Moranteren Elsa, Ginzburgen Natalia, eta gustuko ez ditugun liburuak ez bukatzearen sen ona. https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250226_liburuen_errepublika_txikia_22.mp3 Deskargatu hemen.

‘Amama, irribarrearen ondarea’ antzezlana estreinatuko dute igandean Pabelloi 6 aretoan eidabek jarri du martxan antzezlana eta Ugaitz Alegria da antzezlanaren zuzendaria. Topera dabil baina tartetxo bat eskaini digu. Antzezlaneko protagonistak Leak amama bat behar duela sentitzen du, baina ez dauka. Eskolako lagunen amamak ikusten ditu nonahi, eta berea topatzeko hainbat […]

Hidrogenoa energia gordetzeko panazea bezala aurkezten zaigu: konbustible garbia da, erretzean ura besterik sortzen ez duena… Baina hura sortzeko energia izan daiteke erregai fosiletatik etorritakoa. Adibidez, biomasa erabiliz, hidrogenoa sor daiteke, baina horretarako gure oihanetako egurra erabiltzen bada ez da batere berdea izango. Hidrogeno “berdea” sortzeko elektrizitatea erabiltzen denean, alegia, […]

‘Epaiketa arrotzari’ antzezlan interaktiboa iksuteko aukera dugu Euskal Herrian. Getxon izango dira. Iñigo Santacanak zuzendu du lana, epaiketa bat irudikatuko dute, eta ikusleak ere obraren parte izango dira. Indubio konpaniak antzerki interaktibo giza definitzen du antzezlana. Albert Camusen L’Étranger eleberrian oinarrituta dago antzezlana. Euskarazko bertsioan Silvia Larrauri, Luix Mitxelena eta […]