Jarrera erreakzionarioen eta matxisten aurkako borroka oraindik kaleetan dagoela SALATU DU Itaiak eta kalera ateratzeko unea dela. Larunbateko Martxoaren 8ko irakurketa ekarri digute. Emakume langileei dagokiela lehen lerroa hartzea. Faxismoaren eta matxismoaren aurka, jarrera irmoa izatea eta emakume langileak lehen lerron izan behar direla azpimarratu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250306_itaia.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2025-03-06
Elkar Fundazioaren Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketaren 17. edizioa antolatu du. Helburu argia du lehiaketak, euskarazko irakurzaletasuna sustatzea eta haur eta gazteen sormena bultzatzea. Aurtengo edizioan, Alaine Agirrek idatzitako Zer jango du oiloak ipuina izango da oinarri, Belatz ilustratzailearen lanarekin uztartuta, eta gazteentzat komiki erronkak ere izango dira. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250306_elkar_borja.mp3 Deskargatu hemen.
Kaotiko taldeak 25 urte bete ditu. Arabako Agurain herrian sortu zen Kaotiko taldea 1999 urtean. Taldearen diskografia oparoak eta urte hauetan eskaini dituzten ehunka emanaldiek lehen lerroan jarri dute taldea, eta oraindik orain zuzeneko bakoitzean erakusten dute zergatik dauden taula gainean. Etenik gabeko musika bidean estudioko bederatzi disko kaleratu dituzte, […]
Gaurkoan Josuk BERRIAn argitaratutako iritzi artikulu bat ekarri digu. Bertan azaltzen duenez, oso ohikoak dira ekologisten arteko xextrak eta polemikak, ekoantsietate maila altua dago aktibisten artean eta gaur egun klima-aldaketaren eszenatoki negatiboenak saihestu eta trantsizio ekosozial zuzena bermatzeko estrategia eta taktiken inguruko ezbaiak bukaezinak dira, ezinbestekoak bezainbeste. Orain halako polemika […]
