Donostitik zuzenean etorritako taldea dugu oraingoan, Indabe. Hiru gaztek sortzen duten talde honek disko bat atera berri du, “Ez banaiz” izenekoa. Saio honetan diskoari buruz eta azkenaldian izandako errefereteei buruz aritu dira. Momentu lasai batean entzuteko zerrenda polita irten da denon artean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250415_norbaithildahemen_19.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: apirila 2025
Gipuzkoako Asgarth heavy metal bandak Jainkoen egoitza lehen lana gogora ekarriko du. 25 urte bete ditu eta kontzertu bereziak eman dituzte, larunbatean Bilbon izango dira Zorrotzako gaztetxean. Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute Asgarth:Asier Enbil (ahotsa), Unai Zabala (gitarra), Ander Cañas (gitarra), Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria). […]
Ekologistak Martxan, Subflubiala EZ!, STOP Subfluvial eta Aldai Auzo Elkartea taldeek alegazioak aurkeztu dituzte Lamiakoko Azpi-ibaiaren proiektuak ingurumenean eta gizartean duen inpaktuagatik -IIA- Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena aldatzeko eskaeraren aurka. Testuan, azpiegitura hori gauzatzeak ingurumenean, gizartean eta osasun publikoan izango lituzkeen eragin larriak salatzen dituzte kolektiboek, eta proiektua geldiaraztea eta beste […]
Bloñ seikote baxenabartarraren musikarekin emango diogu hasiera gaurko saioari; Paxkal Irigoyen Etxeberrik eta Maia Iribarne Olhagarik sortu eta zuzendutako ikus-entzunezko lana da Bañolet Kantuz, Garazi eskualdeko herritarrekin auzolanean filmatua, eta berorren musika da Bloñ taldearen diskoko eta zuzenekotako mamia. Starchris izena du Body Meat-en debut luzea, badirudi gaur egun gure […]
Magiaren Topaketak jaialdiak bere 21. edizioa ospatuko du aurten, eta Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak berriro ere ilusioaren eta ikuskizunaren gune bihurtuko dira. Ekimen hau maiatzaren 2tik 31ra bitartean izango da, eta guztira 11 ikuskizun eta erakusketa bat eskainiko dira. Jaialdiak maila handiko artista eta ikus-entzule guztientzat egokiak diren ikuskizunak […]
Lau ataletan banatutako Franz Kafkaren Metamorfosia entzuteko parada ederra izango dugu Xerezaderen artxiboan, Ane Morales eta Jasone Larrinagaren eskutik. Hau Metamorfosiaren hiru ataleko lehena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosiarako hitzoste bat”. https://bilbohiria.com/docs2/2025/xerezade/MetamorfosiaBat.mp3 Deskargatu hemenXereza.
Gabriel Aresti euskategiko kultur ekarpena izan dugui, Beita webserieko sortzaileak izan dira gurean. Oñatiko Xup antzerki taldeak ‘Beita’ izeneko websaila sortu zuen 2023an. 15 bat minutuko 8 kapitulutan zehar, gazte kuadrilla baten parranda batean gertatutako sexu eraso baten ostean, kide bakoitzak zer jarrera edukiko duen ikusiko dugu. Youtube-n dago ikusgai. […]
Gaurkoa bezalako egun batez, 1937ko apirilaren 26an, Alemaniar hegazkinek Gernika bonbardatu zuten. Sarraski hura, bere biktimak eta bere arduradunak gogora ekarri nahi izan ditugu gaurkoan, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen % 1 baizik ez zen zutik geratu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar […]
Azaroan Euskal Herriak erabaki mobilizazioa iragarri zuten Gure eskuk, Herri Libre Bat ekimenaren bidez, ehun lagun baino gehiagoren atxikimenduarekin. Mobilizazio hori ekainaren 7an Bilbon egingo da, eta helburua da Euskal Herriko estatus politikoak berritu eta erabakitzeko ahalmen handiagoa lortzea. Herriz herri egindako aurkezpenetan eta eragile ezberdinekin izandako bileretan argi geratu […]
Merina Gris 2020an sorturiko taldea da eta Sara, Julen eta Paskal taldekideek osatzen dute. Taldeak 2022ko martxoan egin zuen debuta Zerua Orain LParekin. Ezinbesteko taldea bilakatu dira ordutik. Disko berria argitaratu berri dute, Zuloa deiturikoa, eta bertan doluaren inguruko kantuak bildu dituzte, disko labur baina landuan. Ostiralean Kafe Antzokian aurkeztuko […]
