Ehunka pertsonak manifestazioa egin dute Bilbon, Basurtutik Zorrotzara, Sader eta Profersa hondakin industrialen tratamendurako plantak hirigunetik ateratzea eskatzeko. Protestan parte hartu dutenek Bilboko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari bi enpresen jarduera eteteko «azken eguna» ezartzea exijitu diete. Mobilizazioa Basurtuko Feve geltokitik abiatu da, eta Zorrotzako ongarri-fabrikaren atarian amaitu da, «Sader-Profersa Kanpora. […]
Eguna: 2025-03-28
Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! Aukeratu gustukoen duzuna eta animatu zaitez parte hartzera. Zuk, zer egingo […]
Zazpi kaleetako hainbat eragilek sare sozialetan salatu dute, Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, Amazon Prime plataformaren hurrengo superprodukzioaren hainbat eszena filmatuko direla, Alde Zaharreko eta Solokoetxeko eskaileretan. Ekoizpenak 20 milioi euroko aurrekontua du, eta auzotarren artean kezka sortu du, besteak beste, espazio publikoaren erabilera pribatizatu dela salatu dute. Hainbat auzo-elkartek […]
Kirol Eskirol saioan…. BaiKirola elkartea hizpide, Gorka Boveda eta Leizuri Agirre izan dira saioaren erdigune. Kirolari bai esan diogu! Inklusiboa delako, ahalduntzeko tresna, berdintasunerako bidea, mugak apurtzeko bitartekoa… Más Futbol elkartearekin bat, Keniako lurretan grabatutako Tunasonga Pamoja dokumentala ekarri digute Baikirola elkartekoek, Ane Zabalak ikusentzunezko eta eraman gaitu eta zinemaren […]
Iñakiren tabernan bertso-bazkaria izan genuen martxoaren 21ean, eta aukeraketa diktatorialean duzue entzungai. Maruri eta Apolo lagunak omentzeko egunak beste formatu bat hartu du (sariketa izatetik bertso-bazkaria izatera); Potojorran bertso-eskola geriatrikoaren mende laurdena ospatzeko aitzakia ederra! POTTO saioan entzungai dituzue Unai Iturriaga eta Igor Elortza; Ainhoa Markinez prosan izango da, gai-jartzaile […]
