HOTS&HITZ jardunaldiak ospatuko dira bihar Bilbon. Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ kolektiboa izango dute gaia. Hirugarren edizioa dute jardunaldiak eta musika bulegoak antolatzen ditu. Jarduera honen helburua; musikaren sektorearen egoerari buruz berdintasunean hausnartzea, LGTBIQ+ kolektiboko musikaren sortzaileak eta profesionalak ikusaraztea eta sektoreak arlo horretan dituen erronkak identifikatzea. Hori guztia mahai-inguru, solasaldi […]
Eguna: 2025-03-18
Michael Kiwanukaren musikan soul eta pop soinuak kiribiltzen dira. Estudio musikari gisa hasi bazen ere, berehala heldu zion bakarkako bideari eta 2012tik aurrera bide oparoa egin du. Gaur bere azken grabazioa ekarriko dugu, Small Changes izenekoa, 2024an kaleratu zuena. Izaki Gardenak taldeak geldialdi luze baten ondoren disko berriarekin agertu ziren […]
B.O.T.H 2020ko pandemian sortutako hardcore punk melodikoa jorratzen duen taldea da. Garazi , Iñigo , Imanol eta Beñatek osatzen dute taldea. Bi disko argitaratu dituzte, azkena ihesean deiturikoa. Estudiora hurbildu zaizkigu eta diskoaren nondik norakoak ekarri dizkigute. Sormen posezuaz eta taldearen ibilbideaz jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/piperpolis/250318_piper_BOTH.mp3 Deskargatu hemen.
