Eneritz Furya kantaria izango dugu bidelagun gaurko piperpolisen, hirugarren lan luzea argitaratu zuen 2024ean HHH deiturikoa eta bihar Bilbon aurkeztuko du. Diskoa “Hitzen uztera” kantuak zabaltzen du. Etsipenaren eta onarpenaren inguruan hitz egiten digu kantuan. kontrolik gabeko egoera bat irudikatzen du, non pertsona batek bere barruko borrokak eta zauri emozionalak […]

Duela bi aste hasi zen “Gaztetxeak bertsotan” ekimana, lehen kanporaketa izan zuten. 2000 urtetik aurrera jaiotako 24 bertsolari gaztek parte hartu dute binakako sariketan. Zazpi saioa iznago diztuzte. Ostegunean lehen finalerdia izango dute Bilboko 7 katu gaztetxean. Aroa Arrizubieta izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250325_Aroa_gaztetxea_bertsotan.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioa musika esperimentalarekin hasiko dugu bi proiektu interesgarrirekin. Lehenengoa da Body Meat. Kaleratu duten azken diskoak Starchris (2024, Partisan) du izena. Chris Taylor ekoizle iparramerikarraren disko honetan bat-bateko norabide aldaketak eta informazio gurutzaketak nabarmentzen dira. Horren adibide nahiko nabaria dira gaur entzungo ditugun bi abestiak. Agian hasierako minutuetan, Kim […]

Aurreko saio amaitezinaren bukaera dugu hau. Honetan, kronologikoki sortutako zerrenda gaur arte luzatu dugu eta gertuago ditugun erreferenteei buruz egon gara hizketan. Queer izateak ekar ditzakeenak eta musikaren bidez islatzen direnak izan dira berriro elkarrizketaren ardatzak. Gorroto, dantza edota negarrerako espazioak utzi ditugu kanten bitartez. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250318_norbait_hilda_hemen_14.mp3 Deskargatu hemen.