Kirol Eskirol munduari gorazarre egin diogu eta Bilbon egin diren “Gourmet Lasterketak” hedatu ditugu airera Durangoko On Ekin nutrizio zentroko Nahia Zeziaga izan dugu eta @ane_zabala k The Big Size dokumentala ekarri digu. Kolaboratzaileen arbola astindu dugu eta Bittor Beaskoetxea eta Maite Sarasola etorri zaizkigu kontu-kantari, musika… On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/kiroleskirol/250508_kirol_eskirol_nutrizioa.mp3 […]
Eguna: 2025-05-09
POTTO saioaren beste bala bat dugu airean. Bakaikuko Gazte Asanbladak Bakaikuko Bakarreko etxean (Elkartean) antolatutako bertso-afariaren ale preziatuak zabaldu ditugu. Maite Sarasola eta Ekain Alegre izan ziren kantuan martxoaren 21ean. Arenas Club futbol taldeak lortu berri duen Federazioko lehenengo mailarako igoera-ospakizunean Iker Amorrortu aurrelariak kantatu bertsoa opari. https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250507_potto_bakaiku_bertsoafaria_maite.mp3 Deskargatu hemen.
Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250509_maiteren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Erroldarik gabe, izaterik ez. Hori da igande honetan, maiatzaren 11n, Bilboko kaleetan ozen aldarrikatuko den mezua. Herritar guztiok eskubide berberak izatea aldarrikatzen duen “Erroldaren Korrika” egingo da goizeko 11:30ean, Errekaldeberriko Plazatik abiatuta. 6 kilometroko lasterketa edo 3 kilometroko ibilaldia aukeran, musikaz, zozketaz eta sorpresez inguratuta. Erroldaren garrantsiaz jardun dugu Luisekin. […]
