Sakana bisitatu dugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Irurtzunen dagoen Pikuxar txokoan Aixita sariketaren V. kolpea izan zen maiatzaren 17an. Zigor Gartzia “Zian”en aginduetara izan ziren kantuan: Josune Aramendi Ane Zuazubizkar Josu Sanjurjo Endika Legarra Aroa Arrizubieta Aitor Servier Saioaren aukeraketa diktatoriala duzue entzungai On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250527_potto_aixita.mp3 Deskargatu hemen.

Urte bat eta erdi igaro da Palestinan aurkako erasoaldi hasi zenetik, eta dirudienez gero eta gehiago dira nazioartean Israelen aurkako presio ekonomiko eta politikoa indartzen duten mugimenduek. Israelek Gazan eta lurralde okupatuetan daraman eraso militarraren eta genozidioaren aurrean, hainbat gobernu onartzen hasi dira ezin dela normaltasunik egon Israelek ez badu […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, turistifikazioa. Erreportaje sakona egin dute; izan ere, jardunaldi batzuk egin ziren apirilean Bartzelonan, eta mundu mailako zonalde turistikoenetan eredu horren aurka ari diren herritar taldeak elkartu ziren bertan. Barrualdean, Mikel Ayestanari elkarrizketa. Palestinaren gaineko liburua argitaratu du eta hori izan dute mintzagai. […]

Pikara Magazinek eta Bira kulturguneak elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. Gaurko saioan Danele Sarriugarte aurrez aurre Miren Amuriza izan du. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu urdin elektrikoan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/urdinelektrikoa/250529_urdinelektrikoa_danele_miren.mp3 Deskargatu hemen.

Maiatzaren 28tik 31ra bitartean ospatuko da aurten Elhuyar Zientzia Azoka Bilboko Areatzan. 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen honetan, Euskal Herriko 60 ikastetxetako 640 gaztek baino gehiagok aurkeztuko dituzte ikasturtean zehar landutako 160 STEAM proiektu baino gehiago: zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika uztartzen dituzten lanak. Azokaren helburua […]

Bilboko hiru lagunek sortutako talde berria aurkeztu zaigu aste honetan. Bakoitzak bere proiektua izateaz gain, orain, hirurak bat dira: Kalamo Kurrente. Proiektua azaldu digute, prozesuari buruz aritu gara eta beste behin zerrenda bat osatu dugu gure artean. Ekainak 6an izango dute hurrengo kontzertua Leioan, animatu bertara! https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250521_norbaithildahemen_22.mp3 Deskargatu hemen.

Lehen gonbidatua Dutch Interior izango da. Moneyball izeneko azken diskoan giro barnerakoiak bildu dituzte. Kaliforniatik dator taldea eta gaurko saioari hasiera emateko aukera bikaina dela esango nuke. Aurrera gure bidean, Xabi Agirreren proiektua entzungo dugu. NI izenez bataiatu du ezohiko sentsibilitatea duen proiektua. Oraingoan bere bigarren grabazioarekin dator: Akorduan Gaude. […]

Atzo bukatu zen Euskaraldia: hizkuntza ohiturak euskarara gerturatzeko 11 egunetako ariketa praktikoa. Horren behin-behineko balorazioa egin dute gaur goizean Euskaraldiko koordinazio mahaia osatzen duten erakundeetako kideek. Aipatu dute guztira 450 herri murgildu direla Euskaraldian eta pozgarria izan dela ikustea inoizko herri gehienetan piztu dela ariketaren beharra eta antolatzeko ilusioa. Ariketaren […]

Ring gaineko borroka-antzezpen koreografiatua, Bilbo Hiria irratiaren KIROL ESKIROL saioan. Ander Gutierrez “Saratxagako Idia” izan da erdigune, borrokaren espektakulu biziaren zaindari; Ane Zabala aritu zaigu Eskirol mozorroan, pantailetan ikusgai dugun kirolaren ispilu; Aerobik irakasle naiztarrak ( Iker Gurrutxaga + Jon Garate ); Maite Sarasolaren bertsoak, Bittor Beaskoetxea (piloten jauna) kronika, […]