Kathryn Mohr kantautorearen Waiting Room diskoarekin hasiko dugu gaurko saioa. Azaleko irudiak irudikatzen duen argi lausoak diskoko giroa laburbiltzen du ederki. Abestiok ilunak dira, obsesiboak eta eremu ezin pertsonalago batera bideratzen gaituzte. Lip Critic taldearen estreinako diskoarekin jarraituko dugu. Hex Dealer. NY-ko taldeak elektronika-punk jorratzen dute. 12 abesti frenetiko bildu […]

Maiatzaren 6tik 15era egingo dute aurten Pantailak Euskaraz ekimenak antolatutako Pantailaldia egitasmoa. Euskarazko ikus-entzunezko edukiak sustatzeko ariketa bigarren aldiz antolatu dute, Euskaraldia hasi aurretik oraingoan ere. Bi helburu nagusi ditu: euskarazko ikus-entzunezkoan kontsumoa sustatzea, eta pantailen munduan euskararen gabeziak agerian uztea. Izen ematea oraindik irekita dago eta agenda proposamen bat […]