Argiaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin, ohikoa den moduan hiru gai ekarri dizkigu. Azalean Pantailaldiari buruzkoak. Euskaraldia hasi bitartean (maiatzak 15), euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa bultzatzeko kanpainan ari dira Pantailak Euskaraz eta hainbat eragile. Gaiari begira jarri dira. Carme Puig elkarrizketatu dute, frankismoak garrotez hildako azkenaren (Salvador Puig) arreba. Bukatzeko Jon […]
Eguna: 2025-05-08
Getxophoto jaialdiak maiatzaren 29tik ekainaren 22ra ospatuko da. Urtero legez gai baten bueltan hamaika proposamen izango dira. Lehenengo PAUSA sakatu zuen, gero PLAY, eta orain REC botoiari emango diote. Record hitz ingelesaren laburdura hau, grabatu esan nahi duena, horren bueltan harituko da aurtengo getxophoto. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250508_paula_getxophoto.mp3 Deskaragatu hemen.
Bilboko Konpartsak, Gasteizko Txosnak eta Donostiako Piratak ordezkatzen dituztenek agerraldia egin dute alarma-mezu bat zabaltzeko: jaiak ezagutzen ditugun moduan desagertzeko arriskuan daude. Txosnak eta herri-jaiak defendatzeko maiatzaren 31n, 11:30ean, Bilboko Miribillako anfiteatroan ekitaldi handi baterako deia egin dute. Itotzearen sentsatzioa errepikatu dute, izan ere, denborak aurrera egin ahala jai herrikoiak […]
Geologiaz, arroka motez eta arroka sedimentarioek ematen diguten informazioez jardun dugu Xabier Murelaga geologo eta paleontologoarekin. Bere ikerlari sena irudimenak noraino bultzatu zuen kontatu digu eta irudimenaren garrantziaz jardun dugu, izan ere, paleontologoek antzinako egoerak irudikatu behar dituzte, detektibeak balira bezala. Baina irudimena bakarrik ez da nahikoa iragana nolakoa izan […]
