Aterki beraren azpian pertsona, artista eta kolektibo ezberdinak elkartzearen aldeko apustua egiten duen kolektiboa da Lurrazpiko Liga. Fanzineak partekatzeko asmoz aritzen dira, eta “Fanzinea herriarentzat!” lelopean azokako kide bakoitzak gutxienez 2 euroko edo merkeagoko fanzine bat eskaintzea ziurtatzen dute. Helburua da guztiek fanzinea eta kontrakultura erosi eta partekatzeko aukera izatea. […]

Maiatzaren 25ean, igandean, ospatuko da Ibilaldia Galdakaon. Aurten Eguzkibegi Ikastolari egokitu zaio jaia prestatu eta antolatzea. Itxaso Etxebarria da Eguzkibegiko zuzendaria eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Urte luzea izan dela aitortu du Etxebarriak, baina egindako lanarekin oso pozik daudela ere gehitu du. Gaineratu du, komunitateari garrantzia eman diotela eta […]