Lanaren Ekonomia 2024/2025 ikasturteko azken irratsaioa egin dugu, Euskal Herriko sindikatuetako ordezkariekin urteko balorazioa eginez eta gai anitz jorratuz. Lehen gonbidatua Endika Alabort izan da, CNTko militantea. Bere hitzartzean hezkuntza greba, La Suizako grebalarien borroka eta zinemako figuranteak antolatzeko ekimena nabarmendu ditu. ESK sindikatuko Iratxe Alvarezek hartu du lekukoa. Nafarroan […]
Eguna: 2025-07-04
Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Eguraldia, jaiak eta Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250704_agenda_eneidaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Abuztuaren 2an Bihotzian kantua kaleratu du La Txamak, Fane eta Tattarekin batera. Taldeak fusio euskal mexikarra sortu du berriz ere kunbia honen bidez. Aitor Valcarlos gurekin aritu da gaurkoan, kantuaren nondik norakoei buruz hizketan. Kantuaren harrera ona nabarmendu du eta taldearen etorkizunari buruz ere hitz egin digu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250704_latxama.mp3 Deskargatu […]
Gazte Talentuak programarekin itxiko du Behotsik orkestrak 2024/2025 denboraldia. Bakarlarientzako obraz osatutako programak bi kontzertu eskainiko ditu: uztailaren 5ean Bilboko San Pedro elizan eta uztailaren 12an Burgosko Oña herriko San Salvador monasterioan. Azken kontzertuetan diziplina-artistiko eta musika-estilo desberdinak uztartu dituen arren, bi kontzertu hauekin musika klasikoaren erroetara itzuli da eta musikariak […]
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalaean, erraketistak. 1971tik 1980ra emakume erraketalariak profesionalki aritu ziren munduko frontoi ezagunenetan, eta, gaur egun, ia-ia ahanzturan geratuta daude. Eli Pagola kazetariak atzera begirako erreportajea egin du. Bestalde, aurten 30 urte betetzen dira lehen haize errotak ipini zituztela Nafarroan. Adituekin hitz eginda, erreportajea […]
