Bob Dylan kantari-kantuegile aparta izan da azken 66 urteotan. Berak eraikitako kantutegia munduan zehar zabaldu da eta bere abestiak musika estilo anitzetan grabatu izan dira. Munduko hizkuntza askotara ere itzuliak izan dira kantuok eta horregatik, Soinugela hau eta baita hurrengoa ere, askotariko joeretako kantari afroamerikarrek Dylanen abestiekin egindakoak entzungo ditugu: […]
Hilabetea: apirila 2026
Apirilak 7-11 bitartean, Bilboko barnetegia izan dugu martxan Gabriel Aresti euskaltegian. B1, B2 eta C1eko ikasleek eskolak eta kultura ekarpenak zein txangoak izan dituzte gozagarri egun osoko jardunean. Irratia ere bisitatu dute eta programa zoro-berezia sortu: elkarrizketak, diasporako lagunak, notizia eroak, iritzia, musika, artea, irakurketa dramatizatuak… horiek guztiak entzungai, euskara […]
Gaurkoa bezalako egun batez, egin zuen Martin Luther King-ek Vietnamgo gerraren aurkako aldarria. 1967ko apirilaren 4a zen. Amerikako Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko ekintzaile garrantzitsuena zen ordurako Martin Luther King Jr. predikari baptista, 1964an Bakearen Nobel Saria eskuratutakoa. Egun hartan bere diskurtsorik garrantzitsuenetakoa eman zuen New Yorkeko Riverside elizan, […]
Gaurkoan, sormena eta irudimena pizten dituen proposamen bat ekarri dugu gure uhinetara. Izan ere, Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duen Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 18. edizioa abian da jada, eta haur eta gazteei zuzendutako ekimen honek badu helburu argia: irakurzaletasuna sustatzea eta sortzeko grina elikatzea.Lehiaketak aukera ematen die parte-hartzaileei irudietatik istorioak […]
Aste honetan martxa dakarkigu, Oñatiko talde gazte baten eskutik. Negarrik ez eta parre asko egon dira Malko taldearekin. Maddi, Anje eta Unai izan ditugu gurean, eta REKORD! Inoiz baino gehiago hitz egin dugu. Ordu honen bueltan gai asko irten dira, eta berriz azpimarratu da sorkuntzarako espazioen beharra. Hitz onak besterik […]
