Irratian sartzerakoan, Txipi ezin da zulo batetik pasatu, oinak oso handiak dituelako. Horrekin, hasten dira hitz egiten bakoitzaren ezberdintasun fisikoei buruz, bata oinak handiak, besteak belarri txikiak…etab. Bururatzen zaie asmakizunetara jolastea, zein da haien gorputzeko atalik gustokoena? Asmatu! Asmakizun bakoitzak gorputzeko atal bati dagokio. Azkenean, entzunda norbait datorrela, musika jartzen […]

Joan den martxoaren 7an, Augie Meyers hil zen Texasko San Antonio hirian, bere sorterrian bertan, 85 urte zituela. Bob Dylanek ondo ezagutzen zuen Augie, 60ko hamarkadatik, eta behin esan zuen Augie “erritmo sinkopatuaren eta konpasaren maisua zela, eta gehitu zuen: “hori ezin zaio inori irakatsi”. Meyers Texasen hasi zen 1964an, […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean Michelin fabrikan izandako 100 eguneko grebaren 50. urteurrena hartu dute hizpide. Ekain Carrasko lankideak apirilean Lasarte-Orian egindako bisitaren kontakizuna egin du. Grebalariek eurek gidatu dute bisita, eta fabrikan eta herrian bizi izan zen giroa gogoratu dute: fabrikaren pisua herrian, antolakuntza moduak […]