Brum-brum, brum-brum.., motorearen hotsa, harek eragiten dit, maitea, bihotzean poza! Automobilismoa hizpide, Angel Gurrutxaga izan dugu gonbidatu handi, Euskal automobilismo federazioko presidentea. Bihurgune estu, rally eta mendi igoeren artean agertu zaizkigu aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga eta Ion Garate), Ane Zabala Eskirolak Road Movie klasikoa ekarri digu argitara: Telma eta Louis […]

Maiatzaren 6an, Bilboko Zazpi Kaleetako Bira Kulturgunean bertso-saioa izan genuen gozagai; urteroko zita handi. Señora bertso-eskolako kideek gidatuta, taulagainean lau bertsolari izan genituen, errima eta kantu neurtuan: Maialen Lujanbio Nerea Ibartzabal Maite Sarasola Oihana Batera Saioko ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260520_potto_senorak_biran.mp3 Deskargatu hemen.

GUKAk Bilboko kaleetan zehar ibilbide eta ekintza sinbolikoa egin zuen, “erdalduntze makina” aurrean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Ibilbidea Ronda kalean abiatu zuten euskararentzako arnasgune batetik , Bira kulturgunetik. Ekintzan parte hartu zutenek zirekin eta musukoekin jantzita hartu zituzten kaleak, “erdalduntze makinari darion keak euskaldunei arnasa hartzen uzten ez diela” salatzeko. […]

Gaur etxebizitzarako eskubideaz, errepresioaz eta herri antolakuntzaz hitz egingo dugu. Bilboko Zurbaranbarri auzoan etxegabetze bat geldiarazteko ekintza batean parte hartzeagatik, AZET Etxebizitza Sindikatuko hainbat kidek 5.000 eurotik gorako isunak jaso dituzte. Sindikatuak salatu du ez dela kasu isolatua, baizik eta etxebizitza mugimenduaren eta oro har herri mugimenduen aurka ematen ari […]