Gaurko saioan, bertoko eta kanpoko proposamen batzuk ekarri ditugu, bakoitza bere mundutxo berezian murgiltzen den arren denek badutelako hari komun bat: tonu pertsonala eta soinu landua. Lehenengo geltokia Giante izango da, Beste norbait izan diskoarekin. Bertan, intimitate giroko kantuak datoz, gitarra eta ahotsen artean espazio handia utziz, tentsio neurtua sortzen […]
Eguna: 2026-05-19
Gaurkoa bezalako egun batez, 1988ko maiatzaren 19an hil zen, Zeberion, Maurizia Aldeiturriaga Zabala pandero jolea. Zeberion jaio zen, bertako Egia auzoan, 1904ko irailaren 22an, San Maurizio egunez. Bederatzi urte bete berritan Basurtura joan zen neskame, tratante baten etxera. Han hiru urte inguru eman ondoren, berriz ere Zeberiora itzuli eta Ugaoko […]
