Azken hilabeteotan maite ditugun sortzaile batzuen grabazioak ekarri ditugu Soinugelara. Gaur, Maliko Kel Tamasheq nazioko musikariekin hasi gara. Tinariwen taldea 1979an sortu zen, eta gaur egun errefuxiatu moduan bizi dira Algeriako lurretan. Hoggar du izena euren azken grabazioak eta, bertatik, hiru kantu entzun ditugu. Jarraian, The Long Ryders taldeari erreparatu […]
Eguna: 2026-05-15
Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260515_agenga_itxasoren_taldea.mp3 Deskargatu hemen.
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean Leire Mendiburui eginiko elkarrizketa azpimarratu du. Otsailean argitaratu zen, Katakraken eskutik eta Leire Mendiburuk itzulita, Fatima Ouassak-en Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara. Hautsak harrotzeko moduko liburua da. Aitzakia aprobetxatu dute Mendibururekin elkartzeko: liburuaz, administrazioko itzulpenaz eta wikiemakumeez aritu […]
Mendira jo dugu gaurkoan, familian. Lemoizko Etzandarri mendi taldea ezagutu dugu Marian Gaztañagaren ahotan; Aritz Santamaria eta Ion Garate aerobik irakasleek, besteren artean, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren berri ekarri digute; Ane Zabala “Eskirolak” zazpigarren artea izan du ardatz eta… Maite Sarasolaren bertsoak izan dira agurrerako bide + musika eta berba librea […]
Gaurkoa bezalako egun batez jaio zen Federiko Krutwig Sagredo Getxon, 1921eko maiatzaren 15ean. Euskal idazle eta politikaria, nerabezaroan euskara bere kasa ikasi eta Euskaltzaindian 1943an sartu zen. Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen Frantziako Sorbonako Unibertsitatean eta Alemanian. Gernika aldizkarian (1945-53) lapurtera klasikoaren eta ekialdeko erlijioekiko aldekotasunak agertu zituen. 1963an Vasconia argitaratu […]
Urtero, maiatzaren 15ean, mundu osoko palestinarrek, 12,5 milioi inguru, Nakba eguna gogoratzen dute, Palestinaren garbiketa etnikoari eta 1948an Palestinako gizartearen ia erabateko suntsipenari erreferentzia eginez. Baina Nakba edo “hondamendia” ez zen 48ko maiatzaren 15ean hasi, ezta amaitu ere, jarraian ikusiko dugunez. Egun hartan, Israelgo Estatua aldarrikatu zuen mugimendu sionistak. Israelen […]
