Aurtengo edizioa hasteko zazpi egun falta direlarik, Euskal Herriko arlo sozial, kultural, sindikal eta politikoko egile andana bildu da Bilboko Bbk Aretoan, Korrikaren aurkezpen sozialean.Ekitaldian 20. Korrikaren inguruko zehaztapenak eman dira poesia, bertso, musika eta BatZuk, euskararen lau aurpegi dokumentalaren laburpenaren bitartez. Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile eta Asier Amondo Korrikaren arduraduna […]

Korrikaren harira, AEK-k eta Hiru Damatxo ideia faktoriak BatZuk: Euskararen lau aurpegi dokumentalaren aurrestreinaldia egin zuten atzo, Bilbon. Lau herritarren bizipenak ditu ardatz,  Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero La Basu eta Ander Larunberenak. La basu eta Anderrekin izan gara eta hizkuntzarekin bizitakoa kontatu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170203_euskararenlau_aurpegi.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=Tfnt1juuRSI

Gaur Joxe Mari, Aiora eta Mertxerekin egon gara, hau da, Pirritx Porrotx eta Marimototsekin. Saguganbaran aurkeztu dute lan berria, “Tipi tapa Korrika” izeneko disko-liburu bikoitza. Korrika da pailazoen lan eta ikuskizun berriaren oinarri. Korrika, beren 20.urteurrenean gai nagusi aukeratzeko arrazoien artean, hiru nabarmendu dituzte pailazoek. Batetik, Marimotots Extremaduratik etorritako familia batean jaio […]

Korrikak hogeigarren edizioa  izango du datorren urtean: Otxandion abiatuko da martxoaren 30ean, eta Iruñean amaituko apirilaren 9an. Lelo gisara ‘Batzuk’ hautatu du AEK-k, ‘bat’ eta ‘zuk’ hitzak elkarturik. Asier Amondo korrikako arduradunak eman dizkigu edizio honen xehetasunak. Euskara ezagutzera eta erabiltzera gonbidatzea du helburu 20. Korrikak, bat eta zuk hitzak […]

Ekainari dagokion zenbakia kalean du Aizu aldizkariak eta bertan Gontzal Mendibil kantariari egin diote elkarrizketa nagusia, Eñaut Mitxelena koordinatzaileak kontatu digunez. “Arin-arin” atalean Ane Zabala dugu, eta “Turisten artean” erreportajea ere agertzen da. Baina Mitxelenak gehiago komentatu du: Araban, Amurrioko Acha destilategia; Gipuzkoan, Antonioren borda Zelatunen; eta Panaman, kuna herria. […]

Aizu aldizkariaren 397. zenbakian Toti Martinez de Lezea idazle eta itzultzaileari egin diote elkarrizketa nagusia, aldizkariko koordinatzaile Eñaut Mitxelenak kontatu digunez. Arin-arin atalean Mikel Pagadizabal dugu, eta Bizkaian “Ondarroako Victoria itsasontzia“. Arrosa Irrati Sarea, Berdin elkartea, Gaueko doinuak eta “Badator uda AEKra” artikuluak ere komentatu ditu Mitxelenak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150519solasenautmitxelena.mp3  Deskargatu hemen […]