Ander Odriozolak lehen nobela argitaratu du Freeport goiburukoa. Ondarroa eta Bilbo artean kokatutako misterio historia da eta kontakizunaren trama genero beltz klasikoan kokatzen da. Liburuari buruz xehetasunak eman dizkigu gurean izan baita. Bizitza trakets xamarra daraman detektibea da protagonista, edalea, femme fatale-a ageri da, portua da agertokia…. Detektibe zelebrea  Joanes da. […]

Gaurkoan “Atte hil aurretik” antzezlanaz berba egin dugu Miren Tirapu aktorearekin. Erabakiek giza harremanetan zer eragin duten gaitzat hartuta, ‘Atte hil aurretik’ obra estreinatuko du Miren Tirapu aktoreak. Hiru belaunalditako pertsonaien azalean jarriko da, eta momentu, egoera eta testuinguru zehatz batean hartzen diren erabakiek kausa ditzaketen elkar eraginen inguruan ariko […]

“Pantzart” antzerki taldeak Plisti-Plasta ikuskizuna estreinatuko du urtarrilaren 4ean  Bilboko Azkuna Zentroan, Gabonak Arte programaren barruan. Plisti-Plasta izeneko ikuskizuna estreinatuko du ume txikientzat 0 eta 3 urte bitartekoentzat. Juan Kruz Igerabideren testuekin egindako ikuskizun da.  Bertan, xaboi-burbuilak dira protagonistak. ”Plisti-Plasta” formen mugimenduez eta txotxongilo, pailazo eta koloretako ilargien bezalako gauzez […]

Gaurko saioan bi gonbidatu izan ditugu. Castillo Suarez euskal poeta eta idazlea izan dugu. Euskal Kulturgintzaren transmisiorako gradu ondoa “Poema bat egiteko dekalogoa” hitzaldia eskaini zuen, bertan jasotako hausnarketak entzungo ditugu. Txuma Murugarren kantariak disko berria plazaratu du  eta bisitan izan da Piperpolis saioan.   Txuma Murugarren zazpigarren lana Zerbait ari […]

‘Zutaz kantatzeko’ liburuak Bide Ertzean taldearen ibilbidea CD bilduma batean batu du Jon Eskisabel kazetari eta idazleak. 18 urteko ibilbideari 14 abestiko lan bat dakar, argitaratu gabeko lanekin, bertsio berriekin eta zuzenean egindako hainbat moldaketekin. Gaurko saioan Jon Eskisabel eta Imanol Ubeda izan ditugu bide lagun. Idatzitakoaz, kantatutakoaz eta azken […]

Gaurko saioan bidelagun idazlea eta kantaria izan dugu. Patxi Larrionek “Feriatzaileak” eleberrian barrena eraman gaitu. Susa argitaletxearen eskutik lehenengo eleberria da. Patton pelikularen eszenak Urbasan eta Iruñean grabatu ziren eta pelikulan parte hartutako langileak eta gazte bi dira nobelaren protagonista. Labrit Zabala kantaria hamabost urte lanik argitaratu gabe ostean berriz […]

Bilboko Atx Teatroa konpainiaren “Fakiu“ antzezlana ezagutu dugu. Iñaki eta Sandra izan dira gurean. Eguneroko indarkeriaren ingurua hausnartzen dute lan berrian. Biolentzia bere adiera guztietan aztertzen du ATX Teatroren “Fakiu” lan berrienak. Norbanakoaren primitibotasunean sakontzen du obra honek,umore beltzez josita. Emanaldi bakoitzean, ikusleen esku egongo da amaiera. Biolentziaren forma guztietan […]

Gaurko saioan Altxatu taldeko Ibai Osinagaren bisita izan dugu, hirugarren lana aurkezten baitabiltza egun hauetan, “Hegalen indarraz aitzina” deiturikoa. Gazte hasi ziren musika munduan naiz eta txikitatik ibili izan diren herriko musika eskolan, bertan ezagutu zuten elkar eta abiatu zuten abentura. 18 urte dituzte eta hirugarren bilduma dute esku artean. […]

Arriaga Antzokiak Hybrid, Rhythm & Dance ikuskizuna eskainiko du asteazkenean, hilak 26, 20:00etatik aurrera. Ikuskizuna Tokioko New National Theatreko Motoko Hirayama koreografoak zuzendu du, eta martxoan estreinatu zen izugarrizko arrakastarekin. Orain, Bilbon ikusteko aukera egongo da. Hybrid, Rhythm & Dance ikuskizuna Motoko Hirayama dantzari eta koreografoak zuzentzeaz gain sortu ere egin […]