Bost urte bete berri ditu Taupaka elkarteak, 2012an sortu zuten, hainbat sortzaile elkartu eta kultura askea zabaltzeko hautua hartu zuten. Aurten bost urte bete dituzte eta Durangoko azokan elkarteko sortzaileen bilduma egin dute. Gu ere urteurren hori kontutan izan dugu eta Gorka Chamorro batu zaigu saiora, elkarteren ibilbideaz eta barrez […]
Ane Zabala
Beira taldeak Brailean deituriko lana aurkezten dabil egunotan, hirugarren lana dute eta ukitzeko musika bezala definitu dute. Jon Martin eta Gari Amundarain batu zaizkigu gaurko saioan. Irati Odriozola izan da Beira taldeak dakarren nobedadea, bost izatetik sei izatera pasatu dira, eta konturatu orduko talde handitzen joan da. Aurreko lana kolorea zen […]
Aukeran Dantza konpainia 1997an sortu zuen Edu Muruamendiarazek, Donostian. Dantzari eta koreografoa da Muruamendiaraz eta ibilbide luze eta emankorreko taldea gidatu du hogei urtez. 20. Urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko dute Urtarrilak 7an Arriaga Antzokian. Edu Muruamendiarazen visita izan dugu saioan. Aukeran 20 urte izeneko ikuskizuna prestatu dute urteurrenarekin bat […]
Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu. Nanuk lagun berriak egin ditu. Oraingoan mendi tontor gainera igo behar dute, eguzkiak elurtzen du gailurretako elurra, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta…TXIST! Baxuago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero… 2014ko abenduan Leioan estreinatu zen “Kontukantari” eta […]
Heriotzari eta bizitzari, bizitzari eta heriotzari edo bizirik hiltzeari eta heriotzaren ostean zabaltzen diren ateei buruzko hausnarketa da Heriotza bikoitza (Doble malta) antzezlana. Abenduak 13an Bilborock aretoan ikusteko aukera izango dugu. Taula gainean Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga aktoreak. Gaurkoan Enekorekin berba egiteko aukera izan dugu. Fikzioak eta errealitateak leku bera partekatzen duten lerro finean dihardute […]
Gaurkoan Miren Narbaiza musikariaren bisita izan dugu. Argitaratu berri duen bakarkako lanaz mintzatu da. MICEren, Miren Narbaizaren bakarkako proiektua dugu, 2017ko udazkenean argitaratu du lana nahiz eta bazebilen zuzenekoak ematen bakarka. Berako Atala estudioan grabatu du MICEk diskoa, analogikoan, hirukote formatuan, Joseba Baleztena (gitarrak, teklatuak, baxua, perkusioak…) eta Ilargi Agirrerekin […]
Gaurko saioan Patxuko Nice taldearen lan berria ezagutu dugu, Hego Haizea, Ego querido lana. Euskaraz eta gazteleraz dira abestiak, eta kolore asko ditu azalak. Musika ere halakoa dela azaldu dute taldekoek. Lasai egin dituzte kantuak eta urtebete pasatu dute diskoa lantzen, Aieka estudioetan, Pello Gorrotxategirekin. https://bilbohiria.com/docs2/2017/piperpolis/171114_piperPatxukoNice.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan My Way Out (Ni Naiz Naizena) dokumentala ezagutu dugu Eduardo Gaviña eta Izaskun Arandarekin. Dokumentala egiteko diru bilketa egiten dabiltza egunotan. Dokumenetalean generoaren inguruan hausnartuko dute eta Yogurinha Boroba narratzailea izango da. Film honen bidez Yogurinhak publikoa sexualitate eta generoari buruzko hausnarketak egitera gonbidatuko du: Pertsona baten sexualitateak […]
Bilbo Hiria irratiak 20 urte bete ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa ekoitzi du irratiko lagun musikari beteranoak eta gazteak elkarlanean jarriz. Asteartean urteurren festa ospatu genuen Kafe Antzokian, bertan irratiko lagun, kolaboratzaile, entzule eta esatari bildu ziren. Aurten hogei urte izango dira Zenbat […]
Jabier Muguruzak Leiho bat zabalik lana aurkeztu digu. Zortzi kantu berri bildu ditu lan berrian, sormen prozesuan aldaketak egin ditu, horrek anbientazio berria ekarri dio lanari. Ander Mujikarekin lan egin du eta Berako Atala estudioan grabatu ditu kantuak. Ondoren Javi Vicente Carasueñoren estudioan egin ditu nahasketa. Kantuetako letrei dagokienez, ohiko […]
