Atzo abiatuko zen bideoklip eta film laburren nazioarteko Caostica jaialdiaren XV. edizioa Bilbon. Jasotako 2661 lanen artean, antolatzaileek 45 aukeratu dituzte ekainaren 19ra arte luzatuko den egitarauan eskaintzeko. Datorren astelehenera bitarte, hiriko areto eta txoko ezberdinetan egingo dituzte emanaldiak, Artxandako patinaje pistan, Euskal Museoan, Ercilla kaleko Yimby aretoan, Bilboko Erriberan […]
Ane Zabala
Gaurko saioan Juanjo Olasagarreren bisita izan dugu. Argitaratu berri duen Poz Aldrebesa nobela izan dugu mintzagai. Gai asko jorratzen ditu nobelan, memoria, zaintza, gizonen arteko maitasuna, sexua.. Bi protagonista nobelan,homosexualak, Joseba eta Axi. Belaunaldi konkretu batekoa, belaunaldi baten argazkia da, 19 urte elkarrekin daramatzaten bikotea dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/piperpolis/170606_piper_Juajo_Olasagarre.mp3 Deskargatu hemen.
25 urte musikan murgilduta eta indar berrituta heltzen dira berriro ere Balerdi balerdi taldeko kideak. Disko berria aurkezten dabiltza Galtzen ikasteko metodo. Gaurkoan Toño Muro izan da Piperpolis saioan. 2000. urtean berriro jarri zuten arte taldea martxan Murok eta Sergio Ibarrola Zara bateria jotzaileak. Karlos Ortiz baxu jotzailearen laguntzarekin, Hegoko […]
Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Hogei urte hauetan Bilbo Hiria irratia Bilboaldeko euskaldunen irratia bilakatu da, euskararen eta euskal kulturaren sustatze lanei dagokienez, gure mikrofonoetatik makina bat laguni, elkarteri eta erakunderi aukera ezin hobea eskaini die beren jardunaren berri eman dezaten. Historia eta […]
Magia zaleen egutegietan gorriz markatuta egoten dira Bilboko magia topaketetan, artista ezagunen lan berriak ikusteko aukera emango du aurten ere jaialdiak. Magiaren sekretuak ekarri dizkigu Tor Magoak. Txikitatik izan du gustuko magia, eta urteekin afizioa ofizio bilakatu da. Askotariko magia dagoela kontatu digu, kartekin eginikoa, ilusionismoa… Gaur egun Tor Magoak […]
2011 sortu zen DR. Mahas Miracle Tonic taldea Bilbon, disko berria dute esku artean Bank Robbers deiturikoa , larunbatean Kafe Antzokian zuzenean arituko dira eta hori probestuz gaurko saioan DR Mahas Miracle Tonic taldea ezagutuko dugu. Nerea Alberdi biolin jolea batu zaigu saiora. Swing, Western Swing eta Rhythm’n’Blues erritmoak erabiliz, […]
Gaurko saioan Ana Malagonen bisita izan dugu, argitaratu berri duen “Gelditu zaitezte gurekin” nobelaz berba egin dugu. Mikroipuinez osaturiko liburua plazaratu zuen duela urte batzuk “ Lasai, ez da ezer gertatzen” 162 mikroipuinez zipriztindu gintuen Ana Malagonek, orain ipuinak ere bildu ditu “Gelditu zaitezte gurekin” izenburua duen liburuan. Era askotakoak […]
13 urte eta gero Maider Zabalegi oholtzara , plazara bueltatu da, 10 kantuko diskoa eskua artean duela, “Zuei” deiturikoa. Piperpolis saioan izan da Maider Zabalegi eta luze hitz egin dugu. 2004an Alaitzek eta Maiderrek agur kontzertua eman zuten. Gitarra lagun hasi zinen kantuak sortzen, hasieran bakarrik eta gero batu zen […]
Donostiako zinemaldian Hannot Mindegiak Markak deituriko dokumentala estreinatu zuen. Gernikako bonbardaketaren inguruko pelikula, bonbardaketa sufritutako testigantza jasotzen ditu dokumentalak, utzitako arrastoen, marken inguruan dihardu. Bernardo Atxagaren Markak oinarri hartuta sortutako lana. Markak dokumentalaren musikaz izan dugu mintzagai gaurko saioan. Lan horren ardura Aitor Etxebarriarena izan da. El txef A bezala […]
Ismael Manterolak Maite ditut maite liburua argitaratu berri du, Transmisioa XX. Mendeko Euskal Herriko artean osatu du Ismaelek, modernitatea eta tradizioaren arteko hartu emanak. Etika eta estetikaren arteko loturak, eta artearen sistemak jokatutako rola ditu aztergai. Kontua asko dakar lan honek eta horiek guztiak izan ditugu mintzagai , Ismael Materolarekin. […]
