PIPERPOLIS: Ruper Ordorikak “Guria ostatuan” lan berria aurkeztu digu

Gaurko saioan Ruper Ordorika izan da gurean. Gaur bertan aurkeztu duen Guria Ostatuan azken lanean bildutako kantuak entzun ditugu berarekin batera. 11 kantu berri bildu ditu lanean eta pozik agertu da eginiko lanarekin. Uztailean New Yorken grabatu zuen lana eta hango musikariekin aritu da berriro ere. Jamie Saft aritu da pianoa, Hammond-a eta teklatuekin; Tony Scherr izan da kontrabaxuan eta gitarra elektrikoetan, eta Kenny Wollesen-ek grabatu ditu bateria, bibrafonoa eta perkusioak. Zuzenean egin dituzte grabazioak estudioan, hiru egunetan. Arkaitz Minerrek ere grabatu ditu biolin, biola eta mandolina diskorako, baina Euskal Herrian berak, Elkar estudioan.

Bestetik, Ander Odriozolaren bisita izan dugu. Bere lehen nobela argitaratu berri du, Freeport deiturikoa. kontakizunaren trama genero beltz klasikoan sailkatzen da. Joanes detektibe kaxkarraren ibilerak kontatzen dizkigu, Ondarroa eta Bilbo artean kokatuta.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

UDAL POLITIKA: Espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako Plan Orokorra

az. Aza 16 , 2016
Gaurko solasaldian Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia, Koldo Bilbao EAJko kidea eta Amaia Arenal Udalberriko zinegotzia izan dira. Gaurkoan bi gai ekarri ditugu: espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak dakarren parte hartzea. Kaleko edanaren ondorioz sortutako eragozpenengatik jarritako isunek gora egin dute aurten eta, hau ikusita, Bilboko udalak […]

Honekin lotuak