Laugarren urtez izango dira Willis Drummond taldekoak Algara konpartsaren txosnan zuzenean jotzen, Jurgi Ekizak aipatu bezala plaza, berezia da taldearentzat, 2006an taldea hasi zenetik beti izan dute eta konexio berezia Bilborekin. Bi urte berezi izan dira taldearentzat, euren musika akustikoan jotzen ibili dira, ondoren berriz ere elektrikoan, gogotsu indartsu dabiltza. […]

Hiru urteren ostean, Bilboko Konpartsak eta Etorkintza Elkargoak alkohol-kontsumoaren arriskuak murrizteko kanpaina egingo dute elkarrekin berriro ere. Euren helburu  Aste Nagusian alkoholaren kontsumoari buruzko egiazko informazioa, objektiboa eta ez moralizatzailea zabaltzea da. Kanpainan zenbait aholku ematen dira, parrandan alkohola kontsumituko badugu kontuan izateko. Izan ere, kanpainaren asmoa argia da: informatu […]

Bilboko Udalak Aste Nagusi berdinzale, seguru eta erasorik gabekoaren aldeko prebentzio  eta sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu du. Jai hauetako eraso sexisten aurkako kanpainak “EZ BETI DA EZ” leloa berreskuratzen du eta, 2019an hasitako ildo estrategikoan, adostasunaren garrantzia gehitzen da, erasorik dagoen ala ez zehazten duen muga, “BAKARRIK BAI DA BAI” leloarekin. […]

Sarek eta Bilboko konpartsek manifestazioa egingo dute abuztuaren 26an, 13:00etan, Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuta, euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko. Konpartsek azaldu dutenez, oraindik deialdia egin beharra dago, pauso asko falta direlako presoen eta iheslarien egoera normalizatzeko. “Etxera bidea gertu” lelopean, Bestetik azpimarratu dute baldintza guztiak bete arren, baimenak eta […]

Bilboko Konpartsek erasoen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu dute, gaur goizean egineko agerraldian nabarmendu dute ez dutela inolako erasorik onartuko, Aste Nagusia defendatuko dutela azpimarratu dute, guztiontzako gune alai, eroso eta seguru moduan. Beldurrak ez du lekurik gure jaietan, ez du inoiz izan. Erasotzaile bat ere ez da ongi etorria izango. […]

Itziar Lazkano Setién aktore eta zuzendari ezaguna, “Bilboko Ospetsua” ere badena, aukeratu dute bere ibilbideagatik eta arte eszenikoen eta kulturaren zabalkundearako Bilbon egindako ibilbideagatik. Iratxe Palacios Gana aurtengo txupinera Tintigorri konpartsako kidea da, 36 urte ditu, administrari lanean dabil eta Txurdinagan bizi da. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220628_txupipregoi.mp3 Deskargatu hemen.