Bilboko auzo elkarteen federazioak kezka adierazi du Bilboko Udalak bultzatuko duten Auzoen itunaren inguruan. Federazioaren hitzetan, auzoak kontutan hartu gabe egingo den ituna izango da. Lehenengo segurtasun ituna sinatu zuten, ondoren itun soziala eta orain auzoen ituna aurkeztuko dute baina auzoa elkarteak kontutan hartu gabe eginiko ituna izango dela gogor […]

Bilbo Zaharreko hainbat tokitan egingo den Hirian jaialdi urbanoa larunbatean egingo da, eta ondoko taldeek parte hartuko dute, besteak beste: Aneguria, Audience, Hidrogenesse, Javiera Mena, Josele Santiago, Ladilla Rusa, La Prohibida, Los Paralíticos del Ritmo, Mueveloreina, Mujeres, Nathy Peluso, Pional, The Excitements eta Trajano!. Ekimena Bilbao BBK Live jaialdiak antolatu du. Aurtengoa […]

Espazioak berreskuratzeko ekimenean Atxuri auzoan Lokomotorak taldea martxan jarri da, Zer behar du Atxurik, auzoa ez dago geldi kantatzen dihardute. Atxuriko geltokiaren itxieraren aurrean, geltokiaren zein inguruko espazioen erabilera publikoak definitzeko LOKOMOTORAK prozesu parte-hartzailea jarri dute martxan. Igor Uribe izan da gurean. Atxuriko auzoko hainbat eragilez osatutako taldea gara, eta […]

1995eko irailean argitaratu zuen Zorrotzako Euskal Txokoa Kultur Elkarteak Zorrotz Morrotz aldizkariaren lehen alea. Lau orrialdeko argitalpena izan zen lehen hura, etenaldi eta maiztasun aldaketak egin ostean 50. Alera iritzita erakusketa antolatu dute Zorrotzan. Aitor Marin Zorrotz Morrotz aldizkariko koordinatzailea izan dugu gurean. Zorrotzako herri aldizkaria da Zorrotz Morrotz, euskara […]

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu alde zaharretik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu.  Santiago plazatik zuzenean zuzenean arituko gara, bertatik  7 katu gaztetxeko kideak izango ditugu, 7 Katu Gaztetxearen 11. urteurrenaren ospakizunetan murgilduta dabil. “Hamaika urte eta […]

Bihotzean zazpi kaleetako auzo elkarteak kanpaina jarri du martxan, zazpi kaleetako espazio publikoan dagoen anabasa salatzeko. Terraza legal eta ilegalak daudela salatu dute eta mugikortasun arazo larriak daudela. Espazio publikoaren gehiegizko okupazioa dagoela salatu dute eta normatibak egon badaudela baina ez direla betetzen. Hori horrela, bi hitzaldi antolatu dituzte. Horrez […]

Bilbo, Abando, Deustu eta Begoñako auzo zaharretako izen asko galdu dira. Nork jakingo luke gaur egun non zeuden Goierri, Ogena, Ibarra edo Mea? Batzuetan ordezkapen naturala izan da. Beste batzuetan, indarraren indarrez. Gaur gomutara dakartzagu izen zahar ahaztuok. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171113_Gomutan32.mp3 Deskargatu hemen.  

Bilboko alkatea eta Sustapen ministroa hiriko etorkizuneko trenbide azpiegiturak bultzatzeko batzartu dira.  Zorrotza auzoa zeharkatzen duen FEVEren trenbidea lurperatzea eta Abiadura Handiko Trenaren lur azpiko iritsiera Abandoraino izan dute hizpide. Aurrerantzean, estudio horiek “bi aldeetatik aztertu behar dira, ADIF eta Bilboko Udalaren arteko konpromisoa gauzatu eta sinatu ahal izateko”, alkatearen […]

Bilboko auzo elkarteen federazioak gune degradatuen txostena aurkeztu digu. Ertzetako auzoetan etxebizitzen egoera, irismena eta ekipamenduak aztertu dituzte. Gure degradatuen txostena Bilboko hirigintza planak kontutan hartzea nahi dute. Horretarako auzoz auzo dauden gabeziak aztertu eta proposamenak bildu dituzte txostenean. Gaurko saioan karmelo eta Aitziberrek txostenaren berri eman digute. Gure degradatuen […]

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Abusu auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, Bilboko  Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan  auzoaren artean kokatuta dagoen auzoa ondo ezagutzen lagunduko diguten hainbat lagun izango ditugu gurekin. Auzoaren historia eta bilakaera ezagutuko ditugu Enriqueta Sesmero historialariarekin eta, ura […]