Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, hurengo osoko bilkuran eztabaidatzeko proposamena aurkeztu du, momentu honetan garatzen ari den hiriko Hiri antolaketa plan orokorra proiektua birplanteatzea eskatuz. Alaitz Argandoña Auzo elkarteen federazioko kidea izan da gurean. COVID 19ak ekarri digun egoerak, hiri eredu berri baten inguruko hausnarketa egiteko aukera eskaintzen digu, espazio publikoaren […]

Bizi dugun krisi egoeraren aurrean, Bilboko hainbat auzokide antolatu eta elkartasun sareak antolatau dituzte, Helburua argia da, elkartasuna, zaintza eta elkar laguntza hedatzea, berriro ere ez daitezen langile eta auzokideak izan krisi hau ordaintzen dugunak. Gaurko egunez, 1.200 bilbotar baino gehiago daude (Bilboko 16 saretan antolauta) auzoetako sareetan antolatuta. Sare […]

Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du Auzoz auzo saioak. Santutxuko Karmelo plazatik aritu gara bi orduz, auzoko elkarte eta protagonistekin berbetan. Bilboko auzorik populatuena dugu, guztira 34.083 biztanle dauzka, eta 80,68 hektareako azalera. Guztira 422 biztanle bizi dira hektareako. Biztanle […]

Datorren larunbatean Erribera auzoko Erribera bizirik plataformak, Erriberako auzo elkartearekin batera, Zorrotzaurre esaten dioten baina berez Erribera deritzon auzorako Master planari buruzko auzo jardunaldi bat egingo du Bizinahi altzogunean. Hiru ataletan banatuta egongo den jardunaldian Zorrotzaurreko planaren inguruan arituko dira eta etorkizuna ere aztertuko dute. Lehenengo Iñaki Uriarte eta Eneko […]

“Iralako auzoan kazolak bero bero daude” lelopean hauteskunde kanpainan kalera ateratzeko deia egin dute auzo elkarteko kideak. Urteetan aldarrikatutakoa eskatu nahi diote politikariei, esaterako osasun zentroa. Urteak dira anbulatorioa ireki behar zutela eta gaur gaurkoz ez dute. Garraiori dagokionez, autobus linea gehiago eta maiztasun gehiagorekin izatea nahi dute. Metroaren laugarren […]

Alde Zaharreko Jai batzordea prozesu parte hartzaile baten bidez eratu da, 2018ko urria eta abendua bitartean. Irekia eta publikoa da, auzokide guztiok batu eta ordezkatzeko asmoz jaio dena. Alde zaharreko auzokideon identitatean eragin eta auzokideon sarea sendotzeko asmoz. Jai batzordearen  hiru helburu finkatu ditu;  Urtean ezagunak diren datak baliatuz, auzokideentzako […]

Lau izarreko hotel berriaren aurrean eta lotarako arroparekin SOS Alde Zaharra plataformak agerraldia egin du gaur. Bertan auzoaren eraldaketa salatu dute beste behin; auzoak auzotarrentzat izan behar duela, alegia. Zazpikaleetan multinazionala eta souvenir dendaz betetzen ari direla salatu dute. Bilboko alkateari galdera zuzena egin diote: “Nor bizi daiteke turistei bideraturik […]

Duela 100 urte sortu zen Irala auzoa. Mendeurrenaren harira, auzoko hainbat kolektibok eta pertsonak denboraldi luzea eman dute ospakizunerako osatzen. Bihar amaituko dute mendeurreneko osakizunak. Harino Panadero eraikinean  egin dute hitzordua eta bertan auzoko Rogelio Mendoza Pinedoren inguruko dokumentala entrenatuko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181129_Irala100.mp3 Deskargatu hemen.

  Irailaren 23tik, ehun migratzaile inguru babesa eta laguntza jasotzen ari dira Deustuko Erriberan.  Deustuko Erriberako Bizinahi gune autogestionatuan daude. Ongi Etorri Errefuxiatuen harrera auzoen dinamikaren baitako ekintza izan zen.Egun horretan bertan, kotxe karabana egin zuten Atxuritik Deustuko erriberara.  Karabana lekualdatzea gauzatzeko eta pertsona hauen oinarrizko beharrak asetu ditzatela eskatzeko […]