Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote? titulupean, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioak literatura garaikideko idazle ospetsuak bilduko ditu gaurtik apirilaren 29ra. Naturaren defendatzaile unibertsala eta Walden eta Desobedientzia zibila lanen egilea izan zen Henry David Thoreau jaio zela 200 urte betetzen direla-eta, jaialdiak hausnarketa piztu nahi du, naturarekin harremanean egoteko eta ingurunearekin […]

Apirilaren 23tik 29ra bitartean, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioa izango da Azkuna Zentroan. ‘Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote?’ titulupean, jaialdiak literatura garaikideko idazlerik ospetsuenak bilduko ditu berriz. Naturaren defendatzaile unibertsala eta ‘Walden’ eta ‘Desobedientzia zibila’ lanen egilea izan zen Henry David Thoreau jaio zela berrehun urte betetzen […]

Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Azkuna zentroak haurrentzat eskaintzen dituen tailerrak izan ditu mintzagai. Koldo Elorrieta Azkuna zentroko tailerren koordinatzailea batu da irratiari. Lehenengoz haurrentzako yoga tailerrak antolatu dituzte. Haurrentzako yoga oso egokia da haurrek beren gorputza ezagutu, eta jarrera aldetik ohitura onak har ditzaten. Ariketa hauen bidez arnasa hartzen eta […]

Azkuna Zentroan izango da Dantzan Bilakako hamaikagarren edizioa, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak sormen koreografikorako ematen dituen laguntzen deialdiarekin sustatutako eta ADDEk (Euskal Herriko Dantzako Profesionalen Elkarteak) kudeatutako jarduera. Urriaren 5etik 8ra sormen koreografikoa oinarria duen jardunaldia izango da, aurkezpenak, hitzaldiak eta tailerrak. Berrikuntza gisa, DB2017 edizioan, parte […]

Abian da jadanik Gutun Zuria literatura jaialdiaren hamargarren edizioa Bilboko Azkuna zentroan. Ospakizuna, hori da aurtengo jaialdiaren ardatza  eta gaia.  Izan ere, hamargarren edizioa du jaialdiak aurten, eta horregatik ospakizunarena. Guztira, ehun idazle baino gehiago pasatu dira jaialditik. Eta izen handiak dira haietariko asko: Juan Goytisolo, Margaret Atwood, John Berger, […]