Azaroaren 15etik aurrera Azkuna Zentroak martxan jarri duen Fatxada. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren protagonista Ane Pikaza eta bere Atentamente mia ilustrazioa izango dira. Interbentzio artistikoak amodio erromantikoa eta hark bultzatzen duen sakrifizioa jorratzen ditu, Arrikibarreko zoroaren istorioa abiapuntu hartuta. Bilboko Arrikibar plazaren historia kontatzen digu, bertako pertsonaia enblematikoaren bitartez. […]

Gaurtik igandera, urriaren 6ra, Azkuna Zentroak atzo Donostian amaitutako Jaialdiaren film aukera-sorta bat hartuko du. Proiektatuko diren filmen artean, edizio honetan saritutako bi daude: José Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregiren La trinchera infinita filma, zuzendaritzarik onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu duena; eta Ken Loach zuzendari txalotuaren Sorry we Missed […]

Azkuna Zentroak, ‘Irudikatutako hiria. Zinemaren bidez hiri bat eraikitzeko saioa’ Zinematekako zikloa eskainiko du, maiatzaren 15etik uztailaren 4ra arte. Beraz, ‘Zinemaren historiako 50 harribitxi’ urteko programarekin batera proiektatuko da aldi batez. Zortzi film luzek eta bi film dokumental laburrek osatzen dute zikloa; haietan, hiri-mapak aurkituko ditugu, egunerokoak eta ezezagunak, eta […]

Gaur abiatuko da Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia Azkuna Zentroan. Maialen Lujanbiok egingo du lehenengoetako hitzaldia: solasaldi bat egingo du bertsolaritzak inguruko artearekin duen harremanaz. Gaur gauean suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzeko artea tituluak jaialdi honek duen helburua hartzen du. Lehen zatiak Aldous Huxleyren saiakera du abiaburu, Huxleyk […]

Gizartearen eta kultura garaikidearen “lokailu” bihurtu nahi dute Bilboko Azkuna zentroa. 2019-2023 urteetarako ondu duten proiektu estrategikoa aurkeztu du Fernando Pérez zuzendari berriak. Duela bost hilabete iritsi zen Azkuna Zentroa zuzentzera. Berarekin batera jarritako ildoen inguruan mintzatu gara. Gizartea eta kultura garaikidea lotzeko espazioa izan nahi du alondegiak, eta espazioa […]

Azkuna Zentroan espazio fisiko guztiek dute balio artea garatzeko, eraikinak berak ere bai. Horregatik, Arriquibar plazara ematen duen fatxada nagusia interbentzio artistikorako espazio bilakatzen da. Espazio publiko horrek gaitasun estetiko eta komunikatibo handia du, eta sortzaile garaikideen banakako artelanak erakusteko leku bilakatzen da.Proiektu horiek zentrotik zabalduko dira une zehatzetan, eraikineko […]

Fernando Perez Azkuna Zentroko zuzendariak datozen bost urteetan zentroak hartuko duen ildoa aurkeztu du gaur. Azkuna Zentroa hirira zabaldu eta gainontzeko kultur zentroekin elkarlanean aritu nahi du. Etapa berri honetan, pertsonak eta ingurune artistikoa jarri dituzte muinean eta gizartea eta kultura garaikidearekin lotu nahi dute zentroa.  Bertako eta atzerriko artisten […]

Greba mugagabea hasi zuten maiatzaren 31n Azkuna Zentroko mediatekako langileek. Gaur 16. eguna dute greban. Lan gatazka honen nondik norakoak azalduko dizkigu Leirek, Mediatekako langileetako batek. Langileen lanpostuen ezegonkortasuna salatu dute, Azkuna Zentroak lizitazio bat egitea erabakitzen duen aldiro euren enplegua arriskuan dago, ez baitute subrogazio eskubiderik aitortuta. Guzti horri […]

Azkuna Zentroak, Euskadiko Irakurketa Erraza elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak modu bateratuan “ Kapitain Ausarta” liburua a argitaratu dute. Irakur erraza ekimenaren baitan dago kokatuta argitalpena. Ulermen arazoak dauzkaten pertsonei literaturako izenburuak ematea da helburua, aldi berean euskararen erabilera eta normalizazioa bultzatuz. Nerea Aizpurua Iraolak eta Lina Ugarte Sauretek egin […]