Aurreneko zatia eta gero… tostadoratik atera berri dugu Xa2 Amurizaren monografikoaren bigarren zatia. Zuretzako oparia, bertsozale! 1982ko Euskal Herriko bertsolari txapelketarekin hasi eta egungo lanetara mugatzen den kontakizuna duzue gaurko irratsaioa. Bertan, zelan ez, kantuak eta bizipenak tartekatu ditugu, espero dugu guk beste gozatzea. Beti eta betiko, biba Xa2 eta […]
bertsoa
Eta heldu da eguna, lagunak! Aspaldi ari ginen esan eta esan Xa2 Amurizari buruzko saio monografikoa egin behar genuela, eta hementxe duzue aurreneko atala. Bizitza mardula, ekimen ugarikoa izan dugu Xabierrena, eta, hortaz, ezin ordu bakarrera mugatu. Hala, hurrengo POTTO saioa ere Xabierren bizitza aletzen emango dugu. Aurreneko saio honetan, […]
Bertso-mundua mugagabea da, beti dugu zer eskaini gure POTTO irratsaioan, eta horren erakusgarri da gaurko saioa. Asteburuan jokatu zen, larunbatarekin batera, Ereñotzun (Txirrita handiaren jaioterrian, eta Txirrita hil zeneko 80. urteurrenean), Euskal herriko eskolarteko txapelketa, eta bertan, txapeldun… bizkaitarra! Txaber Altube abadiñoarra izan zen garaile zapatuko saioan eta txapeldunak txapela […]
Bizkaiko Udaberriko faseak akabera izan zuen aurreko asteburuan, eta gure gaurko POTTO irratsaioan txapelketak utzitakoa aztertu dugu; GENeroaren betaurrekoak jantzi ditugu horretarako. Udaberri fasean izandako bertso ale hautatuak eta bertso-notiziak izan ditugu, bertsozalearen gozagarri. Lagun-maisu on baten berbak ekarrita: “Hay ke mejorar” Biba el berso! https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160601%20Potto.mp3 Deskargatu hemen
Bukatu da, bukatu da… bukatu da, akabo…! Bai, bukatu da Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko fasea, Getxon bukatu ere. Eta gure POTTO irratsaioan izan dugu horren notiziarik; Getxon bertan izan gara bertako saioan izandako bertso alerik preziatuenez gozatzen. Bertan Malen Amenabar izan zen garaile, eta, honenbestez, erabakita geratu da Udagoieneko fasean […]
Joseba Barandiaranen bisitarekin batera, POTTO irratsaioan Arrigorriagako saioaren nondik norakoak aletu ditugu, bertsoa eta prosa uztartuta; bertan Joseba Artza izan zen garaile. Bertso-notiziak ere helarazi ditugu eta, zelan ez, agenda-proposamena ere bai! Beraz, aitzakiarik ez, bertsozale! https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160518potto.mp3 Deskargatu hemen
Regueifa izeneko kopla inprobisatuak Galiziako ohitura dira, Euskal Herriko bertsolaritzaren antzekoak. Bertsoak eta regueifak uztartzeko asmoz, trukea egin dute Arratiako BHI institutuko eta Galiziako ikastetxe bitako ikasleek maiatzean. Lehenengo Galizian izan ziren eta aste honetan bertan izan dira. Bertsoaren eta regueifaren arteko antzekotasunak eta aldeak ezagutuko ditugu eta hizkuntzen biziberritzean […]
… eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketak aurrera darrai! Asteburuan izandako saio biak aletu ditugu Bilbo Hiria irratian; Orozkon eta Gueñesen izan gara bertsolarien lanaz gozatzen. Halaber, Xa2 Amurizari berba batzuk lapurtu dizkiogu telefono bidez, taula gaineko bere bat-bateko bertsolari-bizitzaren azken arnasan. Biba bertsoa https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160511_potto.mp3 Deskargatu hemen
Agur, bertsozale! Agur eta ohore, bai, eta biba bertsoa! Horixe esan behar Bizkaiko Txapelketaz gozatzen ari garen garaiotan. Zapatuan izan zen bizkaiko bertsolarien jardunaz gozatzeko aukera, eta ondo gozatu ere! Derion jokatutako kanporaketan Imanol Uria izan zen garaile (eta oraingoz berak bildu ditu punturik gehien udaberriko kanporaketaren zorroan), eta atzetik […]
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak aurrera darrai, eta asteburu honetan beste bi kanporaketa izan dira: zapatuan eta domekan. Bertsozale andana bildu zen bi saioetan, eta aretoak lepo bere ziren. Zapatuan, Astrabudua; domekan, Ondarru. Bietan ian zen Bertsolarien jardunarekin gozatzeko parada, eta bietan garaile emakumeak izan ziren: Astrabuduan, Arrate Illaro; Ondarrun, Nerea Ibartzabal. […]
