Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa jokatu da asteburuan Amorebieta-Etxanon; Txaber Altubek jaso zuen puntu gehien,finalaurrekoetarako txartela lortu du abadiñarrak, 478 puntu. Horrela, abenduaren 1ean Lekeition jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du abadiñarrak. Erlantz Ibarburengoitia bertan izan zen eta saioaren kronika ekarri digu, baita bertsolariekin izandako solasaldiak, Txaber Altube Ander Elortegi eta […]

Malen Amenabarrek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Santurtzin.  Garaipen honekin, finalaurrekoetarako sailkatu da larrabetzuarra.  480,5 punturekin, Igorreko finalaurrekorako pasea lortu du, azaroaren 25ean ospatuko dena. Giro beroa izan da bertsozalez lepo izan da Santurtziko Serantes Kultur Aretoan. Malenekin soilik ez, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ eta Imanol Arrutia Azkuetarekin […]

Imanol Uriak finalaurrekoetarako txartela lortu du zuen Gernikan.  Lizeo Antzokia bertsozalez bete zen udagoieneko lehenengo kanporaketan. 200 bertsozaletik gora batu ziren  Gernikan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko lehenengo kanporaketan. Potojorran Bertso eskolako lagunak bertan izan ziren eta bertsolariekin izandako solasaldiak ekarri dizkigute. Ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uria Albizurik lortu du […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018 urriaren 6an abiatuko da Gernika-Lumon. Kanporaketetan 30 bertsolari hasiko dira, Udaberriko Fasetik sailkatutako 29, eta 2014an finalista izan zen Oihana Bartra. Horietatik 10 sailkatuko dira finalaurrekoetara, eta han izango dituzte zain 2016ko zortzi finalistak. Finalera 8 bertsolari helduko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180926_Bertsolaritxapelketa.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan ere, POTTO saioan, Bizkaiko txapelketaren Udabarriko kanporaketa-faseari heldu diogu; azkenari. Izan ere, Abadiñoko Matienan jokatutako saioa akabukoa izan zen, eta, horrenbestez, oraingoz agur esan eta udazkenean bueltatuko da Bizkaiko Txapelketa. Abadiñoko saioan izan ziren ariketa aukeratu batzuk ekarri ditugu uhinetara, Udazkeneko kanporaketetan parte hartuko duten bertsolarien izen-abizenak gogorarazi eta […]

Bizkaiko txapelketak Areatzan eta Erandion izan dituen saioak aztertu dituzte Ane Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Bai, ondo irakurri duzue; abizena mantendu dugu, baina gaurkoan Josuk ezin izan du etorri eta Ane aritu da soinu-teknikari. Areatzan zapatuan izan zen kanporaketan Ander Ucelayk eskuratu zuen punturik gehien eta domekako saioan, Erandion, Julen […]

Gaurko Potto saioan Bizkaiko Bertsolari Txapelketan murgildu gara. Asteburu honetan izan ditugu txapelketaren lehenengo bi saioak: Bilbon eta Derion. Udaberriko faseari hasiera eman diogu  Bilbo hiria irratian, eta aurreneko bi saio horietako bertso ale preziatuenak helarazi ditugu, baita protagonista batzuekin izandako prosa jarduna ere. Bilbon, Ekaitz Larrazabal “katxo”, garaile; eta, […]

Txapel guztiek behar dute beren burua, eta Bizkaiko Bertsolari txapelketaren txapelak zapatuan lortuko du dagokiona. Miribillan dugu hitzordua, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Bilbao Arenan. Zortzi bertsolari izango dira taulagainean berbarekin eta doinu-errimekin lehiatuko direnak: Onintza, Jone, Etxahun, Miren, Nerea, Beñat, Xabat eta Ibon. Gaurko POTTO saioan, zapatuko finala aurkeztu dugu eta […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa emozioz beterik ari da jokatzen eta motorrak ondo berotuta azken txanpan sartuko da. Lehenengo final aurreko iritsi da. Bihar jokatuko da Markina –Xemeinen. Sei bertsolari arituko dira kantuan. Eneko Abasolo Abarkas, Jobe Uria, Joseba Barandiara, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Txaber Altube. Saio horri begira jarri gara […]