Donostian, Gasteizen eta Bilbon egin dira bilkurak Euskal Herriko kazetari talde batek deituta, asteburuan martxan jarri zen Espainiako konstituzioaren 155. artikuluak, hedabide publikoen kontrola ere bere gain hartuko duelakoan. Honek ekar ditzakeen ondorioak salatu dituzte eta beraien babesa helarazi diete kataluniar kazetariei. Euskal hedabideetako kazetariek larritzat jotzen dute gobernuaren kontrola, […]

Aspanovas, minbizia duten umeen gurasoen elkarteak, asteburu solidarioa antolatu du. Aspanovas Bizkaia elkartea Bilboko Maratoia dela eta, asteburu solidario bat prestatu du asteburu honetarako. Beraien elkartearentzako, eta minbizia duten umeak laguntzeko, dirua lortu nahi zuten larunbat eta igandeko ekintzetan. Guggenheimeko zabaldegian korrika egiteko zintak jarriko dituzte. Helburua, handik pasatzen diren […]

Larunbatean errefuxiatuen aldeko ekimen herrikoia egingo dute Bilboko aretzan. Zaporeak Proiektuak 2016ko urtarrilaz geroztik darama errefuxiatuen alde lan egiten. Greziako Chios uhartean sukalde bat zabaldu zuten 2016ko martxoan eta martxan izan duten urte osoan zehar 500.000 otordu baino gehiago banatu dituzte errefuxiatuen artean. Otordu horiek prestatzeko 300 boluntario baino gehiago […]

Larunbata eta Igandean  Ipuinen Magiaz Mundua Aldatzera gonbita  egin digute Aminata ipuin jaialdiaren eskurik. Istorio hau Senegal eta Bilbo elkartzen ditu eta mundua beste ikuspegi batez ikusteko forma hurbildu nahi digu.Hainbat herrialdetatik heldutako kontalariak  istorioak elkarbanatzeko prest daude  Nerea Perez Arrospideren ideia burutzeko asmoz eta sugarra bizirik mantentzeko asmoz.Helburua Senegaleko […]

Irailaren 17an Bizipoza jaia ospatuko Derio. Bizipoza elkartea izaera bereziko Euskal Herriko 33 elkartek osatzen dute, eta jaiak horien lana ikusarazi eta gizarteratzea du helburu. Elkarteen artean, eta banaka batzuk aipatzearren, daude Sanfilippo Umeen Euskal Elkartea; Aspanovas Bizkaia, minbizia duten umeen gurasoen elkartea; Chrysallis Euskal Herria, adingabe transexualen familien elkartea; […]

Caritas Bizkaiak 2016 urteko txostenaren ondorioak kaleratu ditu, gizartearen erradiografia direnak. Datuen arabera, egoerak hobera egin duen arren, pobrezia egoera latzenetan bizi diren familiak gehitu egin dira azken urte hauetan eta gizarte garapenerako ikuspegi berriak eta ekonomia solidarioaren aldeko apustuak beharrezkotzat jo du. Idoia Pérez de Mendiolak Oinarrizko Gizarte-Ekintzako arduradunak xehetasunak […]

Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga atxilotu zituzten Grezian, zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekarri nahian zebiltzala. Mugan harrapatu zituen Poliziak eta egun batzuk atxilotuta pasatu ostean, hegazkinez eta bakarrik egin zuten buelta. Asmoa salaketa politikoa eta sentsibilizazioa izan da, baina oso eskertuta agertu dira jasotako babesarekin, . Mugak zabaltzea premiazkoa dela […]

Kubari leihoa ireki eta, bertako Viñales herriko Ventana al Valle kultura proiektu komunitarioa ezagutzeaz gain, Gernikan egingo den bi eguneko jaialdiaren berri izan dugu. Ekainaren 10 eta 11n ospatuko da Astra kultura fabrikan Ireki leihoa Kubari elkartasun jaialdiaren bigarren edizioa -aurrekoa Abadiñon izan zen 2014ko azaroan- eta horren berri eman […]

Gaur iluntzeko 19:30ean hasiko da Sahararekin bat topaketa Bilboko Kafe Antzokian, eta bertan Beduino bat Karibe aldean liburua aurkeztuko dute, Un beduino en el Caribe izenekoa euskarara ekarrita, Erroa argitaletxearen eskutik. Xabier Monasteriok azaldu digunez, gaurkoan Mendebaldeko Sahararekiko elkartasuna jorratzen duten elkarteak, Joseba Apaolaza aktorea, musikari batzuk, eta Ali Salem […]